Davidek etxeak eraikiarazi zituen Daviden Hiria zeritzan alderdi hartan. Jainkoaren kutxa ezartzeko tokia aukeratu eta oihal-etxola prestatu zuen bertan.
Lebitarren artean kantariak izendatzeko agindu zien Davidek lebitar buruzagiei; haiek, musika-tresnak hartuz, harpak, zitarak eta txilinak jo behar zituzten ozenki, alaitasuna adieraziz.
Lebitarrek, eginkizun horretarako, honako hauek izendatu zituzten: Joelen seme Heman eta honen ahaideetakoa zen Asaf, Berekiasen semea; Merariren senitarteko Etan, Kuxaiasen semea,
eta hauekin batera bigarren mailako lebitar ziren Zakarias, Aziel, Xemiramot, Jehiel, Uni, Eliab, Benaias, Maaseias, Matitias, Elifele, Mikneias, Obed-Edom eta Jeiel. Hauek atezainak ziren.
baita Obed-Edom eta Jehias atezainek ere. Xebanias, Josafat, Netanel, Amasai, Zakarias, Benaias eta Eliezer apaizek, berriz, turuta jo behar zuten Jainkoaren kutxaren aurrean.
Jaunaren itun-kutxa Daviden Hirira heltzean, Saulen alaba Mikalek, leihotik begiratuz, David erregea jauzika eta dantzari ikusi eta mespretxatu egin zuen barru-barrutik.