Bada, Dabidec bere jaureguian çuenean bere egoitza, Nathan profetari erran çaroen: Huna non nagoen ni cedrozco jaureguian, eta Jaunaren batasuneco arka berriz larru-olha batean.
Israel guciarequin egonez. Ene populuaren arthatzeaz manatu nituen juieetaric bati ere minçatu othe natzaio, erranez: Certaco ez darotaçue cedrozco etche bat alchatu?
Hargatic orai erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio armadetaco Jaunac: Arthaldeari alhapideetara jarraiquitzen cinenean, nic hartu içan çaitut, Israelgo ene populuaren buruçagui içan cintecençat.
Eta goan içan çaren toqui gucietan ni çurequin içatu naiz; çure etsai guciac hil içan ditut çure aitzinean eta çure icena eguin dut lurraren gainean goresten dituzten handietaric batenaren iduri.
Leku bat eman darot Israelgo ene populuari; hartan gogortuco eta egonen da; handic ecin jauçaracico dute, eta gaixtaqueriaco semeec ez dute lehertuco hastetic beçala,
Hari aita bat beçala içanen natzaio, eta hura seme bat beçala içanen da enetzat; eta ez dut haren gainetic aldaratuco ene urricalpena, aldaratu içan dudan beçala çure aitzinean içatu denaren gainetic,
Eta erregue Dabid ethorri eta jarri cenean Jaunaren aitzinean, erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, horrelacoric niri eguiteco?
Iraun beça çure icenac eta goretsia içan bedi menderen mendetan; eta errana içan bedi: Armadetaco Jauna da Israelgo Jaincoa, eta haren cerbitzari Dabiden etchea bethico iraupenetan dago haren aitzinean.