Eta Dabidec erran çuen: Ene seme Salomon haurttoa da eta erphila; Jaunari eguin nahi diodan etchea berriz, halacoa içan behar da, non leku orotan aiphatuco baita; xuxenduren darozquiot beraz premia direnac. Hargatic hil baino lehen xuxendu cituen behar ciren guciac.
Sorthuco çarotzun seme bat, içanen da osoqui baquetiarra; ecic eguinen dut bere etsai gucietaric inguruan baquea içan deçan; eta horren gatic deithua içanen da Baquetiarra; eta haren egun orotan, baquea eta phausua emanen ditut Israelen.
Harec ene icenari alchatuco dio etchea; hura içanen çait semetzat, eta ni içanen natzaio aitatzat; eta egun eta bethico gogorturen dut haren erreinua Israelen gainean.
Ecic, baldin beguiratzen baditutzu manamendu eta erabaquiac, Israeli irakastea Jaunac Moisi manatu dituenac, orduan goanen ahal çare aitzinatuz. Indar har çaçu, guiçonqui eguiçu, ez becedi ez ici, ez-eta ikara.
Huna non nic ene behartasunean xuxendu ditudan Jaunaren etchearen eguiteco premia direnac; ehun mila urhezco talendu, eta cilharrezcoac miletan mila; cobre eta burdinaqueta bat nihonerecoa, ecic hambatecoa da non ecin baititaque cembat den erran; çurac eta harriac xuxendu ditut behar içanen diren gucietaco.
Ikusten duçue, cioen, çuen Jainco Jauna çuequin dela; phausua eman darotzuela inguruan; çuen etsai guciac çuen escuetara arthiqui dituela, eta lurra hecia dagoela Jaunaren eta haren populuaren aitzinean.