Amramen semeak: Aaron eta Moises. Aaron eta beronen ondorengoak toki Santu Santuaren zerbitzurako, Jaunaren aurrean intsentsua erretzeko, kulturako eta Jaunaren izenean bedeinkazioa beti emateko bereizi zituzten.
Horiek izan ziren Lebiren ondorengoak, nor bere senitartean; familiaburu izan ziren, erroldan banan-banan sartuak. Hogei urte betez gero, Jaunaren etxeko zerbitzua zuten eginkizun.
Aaronen ondorengoen esanetara jardun behar zuten Jaunaren etxeko zerbitzuan, atariez, gelez, gauza sakratu guztien garbikuntzaz eta Jainkoaren etxeko kultuaz arduratuz.
Jaunari eskainiriko ogiez, eskaintzetarako ogi-irinaz, legamia gabeko opilez, zartaginean erretako opilez, oliotan bustiriko taloez, pisu eta neurriez ere arduratu behar zuten.
baita Jaunari egin ohi zizkioten erre-opari guztietan, larunbat, ilberri-jai eta jai nagusietan ere. Horretarako, erabakia zegoen beti, zenbat lagun etorri Jaunaren aurrera.
Elkarketa-etxola zaindu behar zuten, baita gauza sakratuak ere, eta beren senide zituzten Aaronen ondorengoen esanetara egon behar zuten Jaunaren etxeko zerbitzuan.