Eta oste guciarequin goan cen Gabaongo leku gorara, non ere baitzen Jaincoaren batasuneco tabernaclea, Moisec Jaincoaren cerbitzariac mortuan eguin içan çuena.
Bada, Dabidec Cariathiarimdic ekarri içan çuen Jaincoaren arka aphaindu çaroen toquira eta ceintan landatu baitzuen olha bat, hura baitzen Jerusalemen.
Orai beraz, Jainco Jauna, bethe bedi ene aita Dabidi eman içan dioçun hitza, çuc ecen erregue eguin nauçu çure populu handiaren gainean, ceina ecin kondatuzcoa baita hala nola lurreco herrautsa.
Eta Jaincoac Salomoni erran çaroen: Ceren hori çure bihotzari içan den gogaragarrienic; eta ez ditutzun galdatu aberastasunac, ontasunac eta ospea, ez-eta higüin çaituztenen biciac, ez-etare bicitze dute bat; bainan ciren ditutzun galdatu çuhurcia eta jaquitatea gai içatea gatic juiatzeco ene populua, ceinaren gainean erregue eçarri baitzaitut;
Çuhurcia eta jaquitatea emanac çaizquitzu; aberastasunac aldiz, ontasunac eta ospea ere emanen darozquitzut, haletan non ez çure aitzinean, ez çure ondotic erregueetan bakar bat ez baita çure iduricoric içanen.
Orga-lasterrac eta çaldizcoac bildu cituen; bacituen hamalau ehun orga-laster, eta hamabi mila çaldizco; eta eçarri cituen orga-lasterretaco hirietan eta Jerusalemen erreguerequin.
Lau çalditaco uztarria sei ehun siclo cilharrezcotan, eta çaldi bakarra çazpitan hogoi eta hamar siclotan; erospenac orobat eguiten ciren Hethearren erresuma gucietan eta Siriaco erregueen baithan.