Çure aitac uztarri gogorreguiaren azpian çaphatu gaitu; çuc arinquiago mana gaitzatzu çure aitac baino, ceinac neke gaitza gainera erran baitarocu; arin çaçu aphur bat gure carga, cerbitza çaitzagunçat.
Bilçar eguin çuen çaharrequin, haren aita Salomon oraino bici celaric haren aitzinera bilcen cirenequin, eta erran çaroten: Cer conseilu ematen darotaçue ihardets dioçodan populuari?
Eta erran çaroeten: Cer iduritzen çaitzue? edo cer ihardetsi behar diot populu horri, ceinac erran baitarot: Arin çaçu çure aitac gure gainean eçarri duen uztarria?
Hauquiec ihardetsi çuten guiçon-gazte batzuec eta harequin atseguin-pean haciac içan cirenec beçala, eta erran çuten: Hunela minçatuco çare populu erran darotzunari: Çure aitac dorphetu du gure uztarria, çuc arin çaçu; eta hunela ihardetsico dioçu: Ene erhiric ttipiena ene aitaren guerria baino lodiago da.
Ene aitac gainera eman darotzue uztarri dorphea eta nic phisu dorpheagoa eçarrico dut; ene aitac açoteez jo çaituztete, nic berriz, harrobiez joco çaituztet.
Guiçon-gazteen nahiaren arabera erran çuen: Ene aitac uztarri dorphea eman darotzuete, nic dorpheagotuco dut; ene aitac açoteez jo çaituztete, nic berriz, harrobiez joco çaituztet.
Populu guciac berriz, errer gogorqui minçatzenez, hau erran çaroen: Ez dugu çathiric Dabid baithan, ez-eta ikustecoric Isairen semea baithan Israel, itzul hadi hire olhetara, eta çuc, Dabiden etchea alha çaçu. Eta Israel goan cen bere olhetara.
Eta Erroboam erregueac bidali çuen Aduram, cerguen gaineco buruçaguia, eta Israelgo semeec harricatu çuten hura, eta hil cen. Erroboam erreguea berriz, herresaca igan cen bere orga-lasterrera, eta Jerusalemera ihes eguin çuen.