Hamabi ehun orga-lasterrequin eta hirur hogoi mila çaldizcorequin; eta Eguiptotic harequin ethorri cen populu xehea, erran nahi Libiarrac, Trogloditac eta Ethiopiarrac, ecin kondatuac ciren.
Bada Semeias profeta Erroboamen aitzinera aguertu cen eta Judaco aitzindariei, ceinac Sesaquen ihes Jerusalemera bilduac baitziren, eta erran çaroeten: Hau dio Jaunac: Çuec utzi nauçue, eta nic ere utzi çaituztet Sesaquen escuetara.
Jaunac ikusi çuenean jautsia cela hequien buruiopea, bere hitza Semeiasi adiaraci çaroen, cioelaric: Ceren aphalduac diren, ez ditut galduco; lagunça aphur bat emanen daroet, eta ene hasarrea ez da Jerusalemen gainera jautsico Sesaquen bidez.
Horren gatic Sesaquec Eguiptoco erreec Jerusalemetic guibelerat eguin çuen, Jaunaren etcheco kutchac eta erregue-etchecoac husturic; berequin eraman cituen oro eta Salomonec eguin cituen urhezco erredolac ere.
Eta nola aphaldu baitziren, Jaunaren hasarrea hequien ganic aldaratu cen eta etziren alde bat xahutuac içan, ceren-eta eguinça onac ere aurkitu baitziren Judan.
Erroboam erreguea hazcartu cen beraz Jerusalemen eta erreguinatu cen. Berrogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamaçazpi urthez erreguinatu cen Jerusalemen, Jaunac bere icenaren jarceco, Israelgo leinu orotaric hautatu çuen hirian. Haren ama deitzen cen Naama Amontarra.
Bada Erroboamen eguinçac, lehenac eta azquenac, iscribatuac eta artharequin xehatuac dira Semeias profetaren eta Ado ikustearen liburuetan. Erroboamec eta Jeroboamec bethi guerla içan çuten elkarren artean.