Atheratu cen Asaren bidera eta erran çaroen: Asa, Juda eta çu, Benjamin, adi neçaçue: Jauna çuequin içatu da, çuec harequin içatu çaretelacotz. Baldin hura bilhatzen baduçue, aurkituren duçue, ordean uzten baduçue, utzico çaituzte.
Asac aditu çuenean hori, erran nahi da Odeden seme Açarias profetaren hitzac eta profecia, indar hartu çuen, eta jainco-moldeac kendu cituen Judaco lur orotic eta Benjamingotic, eta Efraimgo mendico hiri hartu cituen gucietaric, eta berriz erabili çuen Jaunaren lorioaren aitzinean cen Jaunaren aldarea.
Bilaraci cituen Juda eta Benjamin gucia eta hequiequin Efraimgo, Manaseco eta Simeongo arrotzac; ecic Israeldic ascoc, ikusiric harequin cela haren Jainco Jauna, haren gana ihes eguin çuten.
Judan ciren guciec burho arthiquiz; ecic beren bihotz oroz cin eguin çuten, eta beren nahi guciz bilhatu çuten Jauna, eta aurkitu çuten; eta Jaunac baquea eman çaroeten inguruan.
Asa erregueac halaber bere ama Maaca kendu çuen erreguetasuneco manamendutic, lucu batean eguin çuelacotz Priaporen iduria, ceina phorroscatu baitzuen Asac, eta phusquetan eçarriric Cedrongo errecan erre.