Bainan haren erreguetasuneco hogoi eta hamaseigarren urthean, Baasa Israelgo erregue Judara igan cen, eta Errama harrasi batez inguratzen çuen, Asaren erresumacoric nihor etzedin segurtasunean ez ilki, ez sar.
Asac beraz Jaunaren etcheco kutchetaric eta erregue etcheco kutchetaric hartu cituen cilharra eta urhea, eta Benadad Siriaco erregue Damasen egoten cenari igorri çarozcan, cioelaric:
Bada çure eta ene artean batasun, ene aita halaber eta çure aita escuz-escu bici içan dira; hargatic cilhar eta urhe bidali darotzut, arren-eta Israelgo erregue Baasarequin duçun batasuna hautsiric, guibelaraz deçaçun hura ene ganic.
Hori jaquinic, Benadadec Israelgo hirietara egorri cituen bere armadetaco buruçaguiac; hauquiec jo cituzten Ahion, Dan, Abelmaim eta Nefthalico hiri harrasidunac oro.
Erregue Asac berriz, Juda gucia hartu çuen, eta Erramatic eraman cituzten Baasac hiriaren alchatzeco xuxendu cituen harriac eta çurac, eta Asac hequietaric eguin cituen Gabaa eta Maspha.
Orduan ethorri cen Hanani profeta Judaco erregueren gana eta erran çaroen: Ceren sinheste içan duçun Siriaco erregue baithan, eta ez çure Jainco Jaunaren baithan, horren gatic çure escutic itzuri da Siriaco erregueren armada.
Ecic Jaunaren beguiac lurrari guciari daudeci beguira; eta hainei ematen daroete indar, ceinec bihotz garbiz sinhesten baitute haren baithan. Çoroqui ibili çare beraz, eta horren gatic guerlac çure contra oraidanic biztuco dira.
Eta Asa ikuslearen contra samurturic, preso eman ceçaten manatu çuen; ecic borthizqui horren gainean gaitzitua içan cen, eta populutic asco ordu hartan hilaraci cituen.
Asa ere, bere erreguetasuneco hogoi eta hemeretzigarren urthean, oinetaco oinhace guciz borthitz batetaric eritu cen; eta bere gaitzean etzuen Jauna bilhatu, bainan midicuen anceari sinheste guehiago ekarri çaroen.
Eta ehorci çuten, Dabiden hirian eguinaraci çuen hobian; eçarri çuten bere ohearen gainean, ceina bethea baitzen balsamuz eta balsamuguinec ancerequin aphaindu cituzten usain goçoz, eta haren gainean erre çuten faça handitan.