Soldadoac eman cituen Judaco hiri harrasiz inguratuac ciren gucietan; eta çainac eçarri cituen Efraimgo mendico hirietan, haren aita Asac hartu cituenetan.
Jaunac erreguetasuna haren escuetan gogortu çuen; Juda guciac emaitzac eguin çarozcan Josafati, eta nihonereco aberastasunetan eta ospe handitan jarri cen.
Bada bere erreguetasuneco hirugarren urthean, igorri cituen bere azpico aitzindarietaric Benhail, Obdias, Çacarias, Nathanael eta Miqueas, Judaco hirietan irakastera;
Eta hequiequin lebitarrac, Semeias, Nathanias, Çabadias, Asael, Semiramoth, Jonathan, Adonias, Thobias, eta Thobadonias, lebitarrac, eta hequiequin Elisama eta Joram apheçac.
Bainan Filistindarrec berec Josafati ekarcen çarozten emaitzac eta diruzco cerga; Arabiarrec halaber ekarcen çarozten aciendac, çazpi mila eta çazpi ehun ahari eta berce haimberce aker.
Hau cen hequien nombrea, bakotcharen etche eta familiaca: Judan armadaco aitzindariac; Ednas buruçagui, eta harequin hirur ehun mila guiçon hazcarrenetaric.