Handic cembait urtheren buruan, haren gana jautsi cen Samariara. Acabec haren ethorceari hil cituen hainitz idi eta ahari harençat eta harequin ethorri cen populuarençat; eta bildu çuen Erramoth Galaadecora igaitera.
Israelgo erreguec bilaraci cituen beraz laur ehun profeta eta erran çaroeten: Erramoth Galaadecora guerla eguitera goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Eta hequiec ihardetsi çuten: Çoaz, eta Jaincoac erregueren escuetara emanen du.
Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Bada guiçon bat, ceinaren bidez galda baiteçaqueguque Jaunaren nahicaria; bainan higüin dut nic, ceren ez baitarot onguiric profetisatzen, baicic-ere gaizquia bethi. Hura da Miqueas Jemlaren semea. Eta Josafatec erran çuen: Ez hola minça, erregue.
Bada, Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue, cein bere tronuan jarriac çauden, erregueac beçala jaunciac; eta jarriac ciren Samariaco athearen aldeco larrainean, eta profeta guciac profetisatzen hari ciren hequien aitzinean.
Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, eta erraten çuten: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta ongui atheraco çare, eta Jaunac erregueren escuetara arthiquiren ditu.
Aldiz, Miqueasen deitzera goan cen mandatariac erran çaroen: Huna non profeta gucien erranac hitz batean diren erregueri helcari onez berri emateco; othoizten çaitut beraz çure solasa ere içan ez dadien hequienaz bercelacoa, eta helcari onac aguin detzatzun.
Eta Miqueasec erran çuen: Israel gucia ikusi dut mendietan barraiatua, hala nola arçainic ez duten ardiac; eta Jaunac erran du: Horiec nausiric ez dute, cein bere etchera baquean bihur bedi.
Aldiz, Miqueasec erran çuen: Adi çaçue Jaunaren hitza: Jauna ikusi dut bere tronuan jarria, eta ceruco armada gucia harequin escuinetic eta ezquerretic.
Izpirituac ihardetsi çuen: Ilkico naiz eta gueçurrezco izpiritu bat içanen naiz haren profeta gucien ahoan. Eta Jaunac erran du: Bilduco duçu eta gaihenduco çare; ilki çaite eta eguiçu hola.
Sedecias berriz, Canaanaren semea hurbildu cen eta Miqueas mathelan jo çuen, eta erran çuen: Cein bidez Jaunaren izpiritua ene ganic iragan duc hiri minçatzeco?
Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Ene soinecoa aldatuco dut eta hala goanen naiz gudura; çuc berriz, çure soinecoac jaunz çatzu. Eta Israelgo erregue soinecoa aldaturic ethorri cen guerlara.
Bada, Siriaco erreguec bere armadaco aitzindariei manu eman çaroten, cioelaric: Ez gudu eguin ttipienaren edo handienaren contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra.
Guerthatu cen bada, populutic norbaitec gueci bat itsura arthiqui çuela eta Israelgo erregue jo çuela sorbalden eta lepho-çakiaren artean. Eta Acabec bere orga-çainari erran çaroen: Itzulac escua eta gudutic athera neçac, ceren sakitua bainaiz.
Eta perla egun hartan akabatu cen. Bada Israelgo erregue bere orga-lasterrean çagoen Siriarrei buruz ilhuncea arteo, eta iguzquia sarceco mugan hil içan cen.