Beren aitac emaitza handiac eguin çaroezten urhetan eta cilharretan eta bicitzeco moldeac hiri guciz hazcar batzuequin Judan eman çaroezten; Jorami berriz, çaharrena celacotz, erreinua eman çaroen.
Joram beraz bere aitaren tronura igan cen; eta bere burua gogortua ikusi çuenean, ezpataz hil cituen bere anaia guciac eta Israelgo lehembicicoetaric cembait.
Jaunac halere etzuen galdu nahi içan Dabiden etchea, harequin eguin içan çuen batasunaren ariaz, eta aguindu çuelacotz argui bat emanen çaroetela bethi gucian hari eta haren semeei.
Eta Joram goan cenean bere azpico aitzindariequin eta berequin cituen çaldizco guciequin, jaiqui cen gabaz, eta Edom ceinac inguratu baitzuen, eta haren çaldizcoen aitzindariac oro jo cituen.
Halaric-ere Edom egungo eguna arteo bihurtuz egon da, Judaren azpico ez içatea gatic. Lobna ere orduan atheratu cen Joramen escupetic. Ecic Joramec bazterrerat utzi çuen bere arbasoen Jainco Jauna.
Bada Elias profeta ganic ekarriac içan citzaizcon gutunac, ceinetan iscribatua baitzen: Hau dio çure aita Dabiden Jainco Jaunac: Ceren ez haicen ibili hire aita Josafaten bideetan eta Asa Judaco erregueren bideetan,
Bainan ibili baihaiz Israelgo erregueen bideaz, eta kutsaraci baitituc Juda eta Jerusalemdarrac, Acaben etcheari jarraiquiz; hil baitituc berçalde hire anaiac, hire aitaren etchea, hi baino hobeac cirenac;
Eta igan ciren Judaco lurrera, eta larrutu çuten, eta eraman cituzten erregueren etchean kausitu içan cen içate gucia, eta berçalde haren semeac eta emazteac; eta etzitzaioen semeric guelditu Joacaz baicic, ceina sorcez gazteena baitzen.
Eta eguna egunari jarraiquiz eta dembora goanez, bi urtheren itzulia bethe cen. Eta gaitz luceac hiratuz, halaz non barnecoac ere arthiquitzen baitzituen, gaitzac eta biciac batean escas eguin çaroten. Eta gaitz gaixtoenetic goan cen; eta populuac etzuen ehorci erretzapeneco ohitzaren arabera, haren arbasoei eguin çaroeten beçala.
Hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Eta makur ibili cen, eta Dabiden hirian ehorci çuten, bainan ez erregueen hobian.