Apheçac eta lebitarrac bildu cituen, eta erran çaroeten: Ilki çaitezte Judaco hirietara, eta urthe oroz Israel gucia ganic dirua bil çaçue çuen Jaincoaren temploco berritzapenen eguiteco, eta hori eguiçue çalhuqui. Bainan lebitarrac naguiquiegui haritu ciren.
Ecic Athaliac, impio tzarrac, eta haren semeec larrutu dute Jaincoaren etchea, eta Jaunaren etchean consecratuac içan ciren gauça gucietaric berreguindu içan dute Baalen temploa.
Eta buruçaguiac eta populua bozcariotan jarri ciren guciac; sarthu ciren eta ekarri çuten Jaunaren kutchara dirua, eta hambat eçarri çuten, non bethe baitzuten.
Eta erregueren aitzinera lebitarren escuz kutcharen ekarceco ordua ethorcen cenean (ecic diru hainitz bacela ikusten çuten), erregueren iscribaua eta aphez-handiac berezten çuena sarcen ciren eta kutchan cen dirua husten çuten; guero kutcha eramaten çuten bere lekura; horrela egun oroz eguiten çuten, eta bildua içan cen nihonereco dirutzea,
Ceina eman baitzaroeten erreguec eta Joiadac Jaunaren etcheco lanen cargua çutenei; eta hauquiec hartaric sariac ematen çaroezten harri-aphainçaileei eta lan bakotchetaco languileei, Jaunaren etchearen berritzeco; eta burdin eta cobre lanetan hari cirenei ere, erorcen hasia cenaren gogorceco.
Eta lanean hari cirenec ancetsuqui eguin çuten, eta harrasietaco hirricadurac hequien escuz tapatuac ciren; Jaunaren etchea leheneco heinean eçarri çuten eta gogorqui egonaraci çuten.
Eta lanac oro akabatu cituztenean, erregueren eta Joiadaren aitzinera ekarri çuten gaineraco dirua. Hartaric eguinac içan ciren temploco eguimbideetaco tresnac, holocaustetacoac, xatac ere eta urhezco eta cilharezco berce unciac; eta Joiada bici içan cen gucian holocaustac guelditu gabe escaincen ciren Jaunaren etchean.
Aldiz, Joiada hil ondoan, Judaco buruçaguiac sarthu ciren eta adoratu çuten erregue, ceina, hequien agurrec bigüinduric, hequien nahietara erori baitzen.
Jaunaren, beren arbasoen Jaincoaren temploa bazterrerat utzi çuten, eta cerbitzatu cituzten lucuac eta jaincomoldeac. Bekatu horren gatic Jaunaren hasarrea biztu cen Judaren eta Jerusalemen contra.
Horren gatic Jaincoaren izpirituac bethe çuen Çacarias Joiadaren semea; eta populuaren aitzinean jarri cen, eta erran çaroeten: Hau dio Jainco Jaunac. Certaco hausten duçue Jaunaren manamendua? etzaitzue ongui atheratuco. Certaco utzi duçue Jauna, harec ere çuec uzteco?
Eta halere, nahiz Siriar guti ethorri cen, Jaunac hequien escuetara oste gaitz bat arthiqui çuen, ceren bazterrerat utzi çuten beren arbasoen Jainco Jauna; eta Joasen gainean halaber laido handiac erabili cituzten Siriarrec.
Eta goatean, hiradura handitan utzi çuten; haren cerbitzariac berriz, haren contra jaiqui ciren, Joiada apheçaren semearen odola nahiz aspertu; bere ohean sakitu çuten, eta hil cen; eta Dabiden hirian ehorci çuten, ez ordean erregueen hobietan.
Aldiz, haren semeen eguitecoac, eta haren-pean bildu içan cen dirutze gucia, eta Jaunaren etchearen erreberripena, Erregueen liburuan arthatsuqui iscribatuac dira; Amasias berriz, haren semea, haren orde erreguinatu cen.