Amasias hogoi eta borz urthetan cen erreguinatzen abiatu cenean, eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Joadan Jerusalemecoa.
Bainan hequien semeac etzituen hilaraci, iscribatua denaren arabera Moisen legueco liburuan, ceinetan Jaunac manatu baitu, dioelaric: Aitac ez beitez hil semeen gatic, ez-eta semeac beren aiten gatic; bainan bat bedera bere bekatua gatic hil bedi.
Amasiasec beraz Juda gucia bilaraci çuen; xuxendu cituen familiaca, eta eçarri cituen ehuntariac eta milatariac Juda gucian eta Benjaminen; hogoi urthetaric eta goiticoac cembat ciren atheratu çuen, eta atzeman cituen hirur ehun mila guiçon-gazte guerlarat ilkitzen cirenac, lança eta erredola çakartenac.
Bainan Jaincoaren guiçon bat ethorri citzaioen eta erran çaroen: Oi erregue, ez bedi çurequin ilki Israelgo armada; ecic Jauna ez da Israelequin, ez-eta Efraimgo seme nihorequin.
Baldin uste baduçu armaden indarraren gainean daudecila guerlac, Jaunac etsaiez garhaitaracico çaitu, alabainan Jaunari dihoaquio edo laguncea, edo ihes igorcea.
Eta Jaincoaren guiçonari erran çaroen Amasiasec: Cer içanen da bada Israelgo soldadoei eman darozcatedan ehun talenduez? Jaincoaren guiçonac ihardetsi çaroen: Jaunac badu nondic çuri eman ahal horiec baino hainitz guehiago.
Hargatic Amasiasec bereci çuen Efraimdic ethorri citzaioen armada, bere toquira itzul cedinçat; eta hauquiec Judaren contra samur handi, itzuli ciren beren lekura.
Eta berce hamar mila hartu cituzten Judaco semeec; erakarri cituzten harcaitz baten muthurrera, erroiçua behera ambildu cituzten, eta lehertu ciren guciac.
Bainan Amasiasec gudura berequin ez eramatecotzat guibelerat igorri çuen armada hura, Judaco hirietara hedatu cen, Samariatic Bethoroneraino, eta hirur mila guiçon hilic, harrapaquin handi bat eguin çuen.
Amasiasec berriz, Idumearren sarrasquiaren ondotic, eta Seirgo semeen jaincomoldeac eramanic, beretzat hartu cituen jaincotzat, eta adoratzen cituen eta isensua erretzen çaroeten.
Eta profetac horiec erran ciozcanean, ihardetsi çaroen: Erregueren conseilaria othe çare? çaude phausuan, hilaraz etzaitzadan. Eta profetac guibeleracoan, erran çuen: Badaquit Jaunac çure hilcea hartu duela gogoan, gaizqui hori eguin duçulacotz, eta gaineco, ez duçulacotz ene errana onhetsi.
Eta Joasec berri-emaileac guibelerat bidali cituen, erraten çuelaric: Libanen den astakarloac Libango cedroa gana igorri çuen, cioelaric: Çure alaba ene semeari emaztetzat emoçu. Eta hara non Libango oihanean ciren basabereac iragan ciren eta astakarloa lehertu çuten.
Erran duçu: Jo dut Edom. Eta horren gatic çure bihotza hanturaz goititu da. Jar çaite çure etchean; certaco bilha çure gaitza, ala erorceco, çu, eta Juda çurequin?
Bada Joasec, Israelgo erreguec, Bethsamesen hartu çuen Amasias, Judaco erregue, Joasen semea, Joacaz baitzen Joasen aita, eta eraman çuen Jerusalemera; urratu çuen hango harrasia Efraimgo athetic Izquinaco atheraino laur ehun besotan.
Jaincoaren etchean, Obededomen baithan eta erregue-etcheco kutchetan ere atzeman cituen urhe, cilhar eta unci guciac, eta bahi çaudenen semeac ere Samariara eraman cituen.
Hura Jauna ganic guibelatu cen ondoan, celatac hedatu ciozcaten Jerusalemen. Eta nola Laquisera ihes eguin baitzuen, guiçonac igorriric, han hil çuten.