Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Joathamec hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Sadoquen alaba, Jerusa deitzen cen. |
| 2 |
| Jaunaren aitzinean çucen cena eguin çuen, bere aita Ociasec eguin cituen gucien arara, lekat etzela Jaunaren temploan sarthu, eta populua bekatura limburcen cen oraino |
| 3 |
| Harec alchatu çuen Jaunaren etcheco athe gora, eta lan handiac eguin cituen Ophelgo harrasian. |
| 4 |
| Judaco mendietan eguin cituen hala-ber hiriac, eta oihanetan gazteluac eta dorreac. |
| 5 |
| Gudu eguin çuen Amonen semeen erreguearen contra; garhaitu cituen, eta Amonen semeec orduco egunetan eman çarozten cilharrezco ehun talendu, hamar mila coro ogui eta berce haimberce coro garagar; horiec eman çarozten Amonen semeec bigarren eta hirugarren urthean. |
| 6 |
| Eta Joatham indarretan sarthu cen, bere bideac bere Jainco Jaunaren aitzinean çucen eraman cituelacotz. |
| 7 |
| Joathamen gaineraco eguinçac berriz, haren gudu guciac eta lanac, Israelgo eta Judaco erregueen liburuan dira iscribatuac. |
| 8 |
| Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. |
| 9 |
| Joatham lokartu cen bere arbasoequin; Dabiden hirian ehorci çuten, eta Acaz haren semea erreguinatu cen haren orde. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/2chronicles/027.mp3
36
27