Horien ondoan, eta horrela çucenqui eguin cirenean, ethorri cen Senaquerib Asiriarren erregue; Judan sarthu cen eta hiri hazcartuac sethiatu cituen, hequiec hartu nahiarequin.
Oste handi bat bildu çuen, eta tapatu cituzten ithurri guciac eta aurkinçaren erditic iragaiten cen ur-erreca, ciotelaric: Ethorcen badira Asiriarren erregueac, ur nasaiciaric aurki ez beçate.
Guiçonqui hari çaitezte, eguiçue hazcarretic; ez ikara; Asiriarren erreguearen eta harequin den oste guciaren beldurric ez içan; ecen harequin baino gurequin hainitz guehiago bada.
Ecic harequin haraguizco beso bat da; gurequin, gure Jainco Jauna, ceina baita gure lagunçailea eta gure alde guducatzen dena. Ecequias Judaco erregueren horrelaco solasec hazcartu çuten populua.
Ez othe da hori Ecequias hura, haren leku gorac eta aldareac urratu dituena; Judari eta Jerusalemeri manu eman daroetena, cioelaric: Aldare bakar baten aitzinean adoratuco duçue eta hartan erreco duçue isensua?
Ez othe daquiçue, nic eta ene aitec cer eguin diotegun lurreco populu guciei? jendaietaco jaincoac içatu othe dira beren lekuaren atheratzeco ene escutic?
Ene aitec larrutu dituzten jendaqui gucien jaincoetaric cein da bere populua ene escuetaric atheratu ahal içan duena, çuen Jaincoac ere çuec escu huntaric athera ahal içateco?
Ecequiasec ez beçaitzate beraz engana; haicezco elhe batzuz ez beçaitzate tutulica, ez sinhets hori. Ecen nihongo jendaqui eta erresumetaco jaincoric ez bada içatu bere populuaren ene escutic eta ene aiten escutaric atheratzeco, holetan çuen Jaincoac ecin atheratuco çaituztete ene escutic.
Gutunac halaber iscribatu cituen, Israelgo Jainco Jaunaren contra burhoz betheac, eta erran çuen haren gatic: Nola berce jendaien jaincoac ez baitira içatu beren populuaren ene escutic atheratzeco, Ecequiasen Jaincoac ere bere populua ecin atheratuco du escu huntaric.
Eta Jaunac bidali çuen aingueru bat, Asiriarren erregueren armadaco guiçon hazcar, guerlari eta aitzindari guciac jo cituena; eta Senaquerib laidotsuqui bihurtu cen bere lekura. Eta bere jaincoaren temploan sarthu celaric, bere sabeletic ilkiricaco haurrec ezpataz hil çuten.
Bainan Ecequiasec içan cituen onguien arabera bihurtu etzuen, ceren hantu baitzen haren bihotza, eta Jaunaren hasarrea biztu cen haren contra, Judaren eta Jerusalemen contra.
Bada, Ecequias aberats eta aiphu handitan içan cen; bildu cituen cilhar eta urhequeta handiac, harri baliosac, balsamuac, harma-mota orotaric eta balio handico unciac;
Ecequias hura bera da, Jihonen gaineco ithurria tapatu çuena, eta urac lupherat aldaratu cituena Dabiden hirico mendebal-alderat; eta ongui atheratu cen burutan hartu cituen lan gucietan.
Bada, Ecequiasen gaineraco eguinçac eta haren onguieguinac iscribatuac dira Isaias profeta Amosen semearen ikuspenean, eta Judaco eta Israelgo erregueen liburuan.
Eta Ecequias lokartu cen bere arbasoequin, eta Dabiden semeen hobien gaineco aldean ehorci çuten; eta Juda guciac eta Jerusalemdarrec oroc celebratu cituzten haren hilotsac; eta Manase haren semea erreguinatu cen haren orde.