Eta Jauna ganic itzuliric, berritu cituen haren aita Ecequiasec urratu cituen leku gorac; Baali aldareac alchatu çarozquien, lucuac eguin, eta ceruco içarreria gucia adoratu eta cerbitzatu çuen.
Jaincomolde bat ere eta itchura urthu bat eçarri cituen Jaincoaren etchean, ceintaz Jaincoa Dabidi eta haren seme Salomoni minçatu baitzen, cioelaric: Etche huntan eta Jerusalemen, ceina Israelgo leinu gucietaric hautatu baitut, bethi gucico eçarrico dut ene icena.
Eta Israeli ez darot oina higuiaracico horien arbasoei eman diotedan lurretic; halaz bizquitartean non beguiratuco baitituzte Moisen arartecoz eman daroeztan leguea, ceremoniac eta erabaquiac.
Hartaco gaineratu ciozcaten Ahriarren erreguearen armadaco buruçaguiac, eta Manase hartu çuten, eta escuac eta çangoac burdinaztaturic, Babilonara eraman içan çuten.
Othoiztu eta minqui errequeitu çuen, eta Jaunac ençun çuen haren othoitza, eta hura Jerusalemera bere erresumara bihurraraci çuen, eta Manasec eçagutu çuen Jauna bera cela Jainco.
Manaseren gaineraco eguinçac berriz, haren othoitza bere Jaincoari, eta ikusleec hari Israelgo Jainco Jaunaren icenean erraten çarozten hitzac ere, Israelgo erregueen eguincetan iduquiac dira.
Haren othoitza ere eta nola ençuna içan cen, haren bekatu guciac eta escarnioac, toquiac halaber ceinetan alchatu baitzituen leku gorac eta eguin lucuac eta jaincomoldeac, penitencia eguiteco aitzinean, Hoçairen liburuan iscribatuac dira.