Bada, bere erreguetasuneco çorcigarren urthean, haurra celaric oraino, bere arbaso Dabiden Jaincoaren bilhatzen abiatu cen; eta erreguinatzen hasita hamabigarren urthean, Juda eta Jerusaleme garbitu cituen leku gora, lucu, jaincomolde eta itchura cicelatuetaric.
Haren aitzinean urratu cituzten Baalen aldareac; eta hequien gainean eçarriac içan ciren itchurac phorroscatuac içan ciren; lucuac ere arthiqui eta jaincomoldeac xehacatu cituen; eta hequiei imolatzen ohi içan çutenen hobien gainera barraiatu cituen puscac.
Beraz bere erreguetasuneco hemeçorcigarren urthean, lurra eta Jaunaren temploa orduco xahuturic, igorri cituen Saphan Eseliasen semea, Maasias hirico buruçaguia eta Joha, Joacaz agueriçainaren semea, bere Jainco Jaunaren etchearen berritzera.
Hauquiec goan ciren Helcias aphez-handia gana, eta haren escutic harturic Jaunaren etchera ekarria içan cen dirua, eta lebitarrec eta athalçainec Manasetic, Efraimdic eta gaineraco Israel gucitic bildu çutena, eta Juda gucitic, Benjamindic eta Jerusalemdarretaric,
Eta hauquiec diru hura eman çaroeten languileei eta harguinei, erostecotzat harrobi-harriac eta çurac temploco çureriaco eta Judaco erregueec urratu cituzten etcheen dornaduraco.
Hauquiec oro çucenqui eguiten cituzten. Bada, languileen buruçaguiac eta lana hersatzen çutenac, ciren Jahath eta Abdias Merariren semeetaric; Çacarias eta Mosolam Caathen semeetaric; oro musica jotzen çaquiten lebitarrac.
Eta Saphanec liburua erregueri ekarri çaroen, eta lanetaco berriac eman ciozcan, cioelaric: Çure cerbitzariei escuetaratu diozcatzuten lan guciac eguiten hari dira.
Çoazte eta Jauna othoitz çaçue enetzat eta Israelgo eta Judaco ondarrençat, atzeman den liburu hortaco hitz gucien gainean; ecic Jaunaren hasarre gaitza ixuri da gure gainera, ceren gure aitec beguiratu ez dituzten Jaunaren hitzac, liburu hortan iscribatuac diren gucien eguiteco.
Beraz Helcias, eta harequin batean erreguez manatuac içan cirenac, goan ciren Olda profetesa Setumen emaztea gana, Selum baitzen Thecuathen seme eta hecuath Hafra soin-çainarena. Olda Jerusaleme bigarrenean egoten cen, eta erran çarozten hari gorago aiphatu ditugunac.
Hau dio Jaunac: Huna non nic erakarriren ditudan leku horren gainera eta horgo egoiliarren gainera, Judaco erregueren aitzinean iracurtu den liburu hortan iscribatuac diren madaricione guciac;
Ceren utzi nauten bazterrerat eta jainco arrotzei sacrificatu duten, ene hasarrearen jauçaraztecotzat beren escuetaco lan guciez: hargatic ene hasarrea leku horren gainera ixurico da eta ez da iraunguico.
Judaco erregueri berriz, Jaunaren errequeitzera igorri çaituztetenari, hunela minçatuco çarete: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nola ençun baitituçu liburu hortaco hitzac,
Eta beratu baitu çure bihotza, eta Jaincoaren aitzinean aphaldu baitzare leku horren contra eta Jerusalemdarren contra erranac direnen gainean, ene beguitharteari agur ekarri baitioçu, hautsi baitituçu çure soinecoac, eta ene aitzinean nigar eguin baituçu, nic ere ençun çaitut, dio Jaunac.
Ecic laster bilduco çaitut çure arbasoetara eta baquean eraman içanen çare çure hobira; eta çure beguiec ez dute ikusico leku horren gainera eta horgo egoiliarren gainera jautsaracico dudan gaitza. Hargatic erregueri heldu çarozten harec erran guciac.
Eta bere jar-lekuan xutic, patu jo çuen Jaunaren aitzinean, haren ondotic ibilceco, haren manamendu, lekucotasun eta ceremoniac bere bihotz oroz eta arima guciz beguiratzeco, iracurtu çuen eta liburu hartan iscribatuac cirenen eguiteco.
Horren gainean cin-eraguin çaroeten halaber Jerusalemen eta Benjaminen kausituac içan ciren guciei, eta Jerusalemdartec onhetsi çuten beren arbasoen Jainco Jaunarequilaco patua.
Josiasec beraz Israelgo semeen leku gucietaric iraici cituen icigarriqueriac oro; eta Israelen guelditu ciren guciei cerbitzaraci çaroeten beren Jainco Jauna. Hura bici içan ceno, etziren aldaratu beren arbasoen Jainco Jauna ganic.