Bainan Eguiptoco erreguec, Jerusalemera ethorri cenean, kendu çaroen koroa, eta ehun talendu cilharrezcoz eta urhezco talendu batez cergatu çuen lekua.
Joacacen orde haren anaia Eliaquim eçarri çuen erregue Judaren eta Jerusalemen gainean, eta icena aldatuz Joaquin deithu çuen. Joacaz berriz, berequin hartu çuen eta eraman çuen Eguiptora.
Joaquinec hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen; eta gaizquia eguin çuen bere Jainco Jaunaren aitzinean.
Joaquinen gaineraco eguinçac berriz, harec erabili cituen tzarqueriac eta haren baithan aurkitu cirenac, Judaco eta Israelgo erregueen liburuan iduquiac dira. Aldiz, Joaquin haren semea erreguinatu cen haren orde.
Guibelatu cen halaber Nabucodonosor erreguea ganic, ceinac cin eguinaraci baitzaroen Jaincoaz. Bere burua eta bihotza gogortu cituen, Israelgo Jainco Jauna gana ez bihurcea gatic.
Eta aphecen buruçagui guciec ere eta populuac leguea tzarqui hautsi çuten, jendaien icigarriqueria guciei jarraiquiz, eta lohitu çuten Jaunac bere buruari Jerusalemen sainduetsi çaroen etchea.
Bada, hequien arbasoen Jainco Jaunac meçuac igorcen çaroezten bere profeten arartecoz, gauaz jaiquiz eta egun oroz atzar emanez, populuari eta bere egoitzari barkatzea gatic.
Bainan hequiec trufatzen cituzten Jaincoaren mandatariac, erdeinu çuten haren erranez, eta irriz jokatzen cituzten profetac, Jaunaren hasarrea jauts cedin arteo haren populuaren gainera, eta sendagarriric içan etzedin arteo.
Ecic hequien gainera erakarri çuen Caldearren erreguea; hequietaco guiçon-gazteac ezpataz hil cituen bere etcheco sainduteguico etchean; etzitzayoten urricaldu ez morroinari, ez nescatchari, ez çaharrari, ez-eta çaharquituari ere, bainan oro Nabucodonosorren escuetara arthiqui cituen.
Eta bethe cedin arteo Jaunaren hitza Jeremiasen ahoz errana, eta lurrac celebra ceçan arteo bere larumbata; ecic alfer egotu cen inconiamenduco egun orotan, hirur hogoi eta hamar urtheac bethe arteo.
Huna cer dioen Ciroc Persiarren erreguec: Ceruco Jainco Jaunac eman içan darozquit lurreco erresuma guciac, eta berac manatu darot templo bat alcha dioçodan Jerusalemen, ceina Judean baita. Çuetaric nor da haren populuticacoa? hainarequin içan bedi haren Jainco Jauna, eta igan bedi.