Orduan jaiqui ciren Çorobabel Salathielen semea, eta Josue Josedequen semea, eta hasi ciren Jaunaren etchearen alchatzen; eta Jaincoaren profetac hequiequin ciren eta laguncen cituzten.
Bainan orduan berean hequietara ethorri ciren Thathanai, hibaiaz hunaindian buruçagui cena, Stharbuçanai eta hequien bilçarrecoac, eta hunela erran çaroeten: Norc berotu çaituzte etche horren alchatzera eta hortaco harrasien berritzera?
Erregue jaquinsun içan bedi içatu garela Judeaco herrialdean, Jainco handiaren etchean, ceina harri muguerrez eguiten hari baita, eta çurac harrasien gainean eçarcen dituzte lana agudoqui doha, eta goiti hari da hequien escuetan.
Hunelaco solasa ihardetsi darocute, diotelaric: Ceruco eta lurreco Jaincoaren cerbitzariac gare gu; alchatzen dugu templo bat, urthe asco hauquiec baino lehen eguina içan cena, eta Israelgo erregue handi batec eguin eta akabatu çuena.
Eta oraino Jaincoaren etcheco unci urhezcoac eta cilharrezcoac, Nabucodonosorrec Jerusalemen cen templotic hartu eta Babilonaco templora eraman cituenac, Ciro erregueac atheratu ditu Babilonaco templotic, eta erran diozca Sasabasar deitzen cen bati, eta buruçagui eçarri du.
Orduan beraz Sasabasar hori ethorri da eta jarri ditu Jaunaren temploaren asentuac Jerusalemen; eta ordutic hunat temploa eguiten hari da, eta ez da oraino akabatua.
Orai beraz erregueri ongui iduritzen baçaio, Babilonan den erregueren liburuteguian ikarraraz beça, hean erregue Ciroc manatu içan duen, Jerusalemen alcha cedin Jaincoaren etchea, eta gauça horren gainean igor biaçagu bere nahicundearen berri.