Jaincoaren temploco urhezco eta cilharrezco unciac ere, Nabucodonosorrec Jerusalemeco templotic hartu eta Babilonara ekarri cituenac, bihurtuac içanen dira eta berriz eramanac Jerusalemeco templora beren lekura, eta eçarriac içan dira Jaincoaren temploan.
Nitaz manatua da halaber cer içan behar den eguina Juduen aphez hequiez, Jaincoaren etchea eguin dadiençat; erran nahi da erregueren kutchatic, hori da hibaiaz haindico eremuan ematen diren cerguetaric, artharequin emanac içan ditecen gastuac guiçon hequiei, lana ez dadiençat içan trabatua.
Eta baldin premia içaten bada, aratcheac, bildotsac, pitticac ceruco Jaincoarençat holocaustetaco, oguia, gatza, arnoa, olioa, Jerusalemen diren aphecen ohitzen arabera emanac içan bequiozquite egun oroz, ez dadien deusetan erratecoric içan.
Eta nitaz eçarria da erabaquia: Edocein guiçonec hauts deçan manu hau, çur bat haren etchetic kendua içan bedi eta xutic landatua, eta hura hartan josia içan bedi; haren etchea berriz, hartua içan bedi.
Eta han bere icena egonaraci duen Jaincoac deseguin betza erresuma guciac eta populua, ceinac Jerusalemen den Jaincoaren etche hari contra eguinen baitio eta escua hedatuco baitu haren urratzeco. Nic, Darioc eçarri dut erabaqui hau, ceina nahi baitut arthatsuqui içan dadien beguiratua.
Bada, Juduetaco çaharrac lanari hari ciren, eta oro onsa cihoazcoten, Agjeo profetaren eta Çacarias Adoren semearen profeciaren arabera; eta temploa alchatu eta eguin çuten Israelgo Jaincoaren manuz, Ciroren, Darioren eta Artacsercsesen, Persiarren erregueen manuz.
Israelgo semeec berriz, aphecec eta lebitarrec eta gathibutasunetic bihurtu ciren gaineraco umeec, Jaincoaren etcheari bozcalencietan eman çaroten lehen erabilaldia.
Jaincoaren etchearen lehen erabilaldico escaini cituzten ehun aratche, berrehun ahari, laur ehun bildots, eta ahuncetaric hamabi aker Israel guciaren bekatuarençat, Israelgo leinuen nombrearen arabera.
Ecic apheçac eta lebitarrac guiçon bakar bat beçala garbi eguin ciren; eta oro xahu içanez, Bazcoa imolatu çuten gathibutasuneco ume guciençat, beren anaia aphecençat eta berençat.
Eta Israelgo seme gathibutasunetic bihurtu cirenec, eta Israelgo Jainco Jaunaren bilhatzeco, beren buruac lurreco jendaien kutsutic bereci cituztenec, jan çuten.