Esdras hura igan cen Babilonatic, eta bere trebe cen Moisen leguean, Israelgo Jainco Jaunac eman çuenean; eta erreguec onhetsi ciozcan bere galde guciac, ceren Jainco Jaunaren escua baitien haren gainean.
Alabainan Esdras lehen hilabethearen lehembicico egunean Babilonatic abiatu cen igaiten, eta borzgarren hilabetheco lehembicico egunean heldu cen Jerusalemera, haren Jaincoaren escu lagungarria haren gainean baitzen.
Artacsercses erregueac Esdras apheçari, Jaunaren hitzetan eta manamenduetan eta haren ceremonia Israelgoetan jaquina cen iscribauari eman erabaquico gutunaren copia hau da:
Nitaz içan da erabaquia, ene erresuman Israelgo populutic, haren aphecetaric eta lebitarretaric nihorc atseguin balin badu Jerusalemera goatea, dihoan çurequin.
Ecic erregueren eta haren batzarreco çazpien aitzinean bidalia çare, Judearen eta Jerusalemen beguiztatzeco, çure Jaincoaren legue escuan duçunaren arabera,
Eta erreguec eta bere batzarrecoec, Jerusalemen bere tabernaclea duen Israelgo Jaincoari beren oldez escaincen daroeten urhearen eta cilharraren eramateco.
Eta Babilonaco herrialdean aurkituco duçun urhe eta cilhar gucia, eta populuac escaini nahico duena, eta aphecen artecoec beren oldez beren Jaincoaren etche Jerusalemen denari escainico daroetena,
Lainoqui har çaçu, eta diru hartaric aratcheac, bildotsac, bitimac eta hequien libacioneac arthaz eros çatzu, eta hequiec escaint çatzu çuen Jaincoaren temploco Jerusalemen den aldarearen gainean.
Aldiz oraino çuc eta çure anaiec guelditzen diren urhetic eta cilharretic atseguin baduçue berce cerbaiten eguitea, çuen Jaincoaren nahiaren arabera eguiçue.
Eta çure Jaincoaren etchean behar içanen diren gaineracoac ere, cembat-nahi içan dadien premia xahu deçaçun, emana içanen çaitzu erregueren kutchatic eta dirutic,
Çuc berriz, Esdras, çure Jaincoaren çuhurcia çure baithan denaren arabera, eçar çatzu juieac eta buruçaguiac, juia deçaten hibaiaz haindico populu gucia, erran nahi da çure Jaincoaren leguea eçagutzen dutenac, eta oraino argui çatzue trabaric gabe jaquitateric ez dutenac.
Eta ceinac-ere artharequin beguiratuco ez baititu çure Jaincoaren leguea eta erregueren leguea, haina juiatua içanen da heriotzera, edo desterrura, edo bere ontasunaren galcera, edo bederen presondeguira.
Eta bere urricalpena ene gainera ixuri duena erregueren aitzinean, haren batzarrecoen eta azpico aitzindari botheredun gucien aitzinean. Eta nic, ene baithan cen ene Jainco Jaunaren escuac hazcarturic, Israelgo lehembicicoac bildu ditut, enequin igan ditecençat.