Handik urteetara, Artaxerxes Pertsiako errege zela, bazen Esdras zeritzon gizon bat, Aaron apaiz nagusiaren ondorengoa. Hauek ziren beraren arbasoak: Esdras Seraiasen semea zen, hau Azariasena, hau Hilkiasena,
Esdras Babiloniatik etorri zen. Lege-maisua zen, Jaunak, Israelgo Jainkoak, Moisesen bitartez emandako legean aditua. Jauna, bere Jainkoa, lagun baitzuen, eskatu guztia eman zion erregeak.
Artaxerxes erregearen zazpigarren urtean, israeldar talde bat eta apaiz, lebitar, kantari, atezain eta tenpluko laguntzaile batzuk etorri ziren Jerusalemera.
Lehenengo hilaren lehen egunean erabaki zuen Babiloniatik ateratzea, eta bosgarren hilaren lehen egunean heldu zen Jerusalemera, Jainkoa baitzuen lagun.
gainera, bere bizilekua Jerusalemen duen Israelgo Jainkoari erregeak eta beronen kontseilariek beren borondatez eskaintzen dizkioten urre eta zilarra eramango dituzu;
orobat Babilonia lurraldean biltzen duzun urre eta zilar guztia ere, herriak eta apaizek Jerusalemgo Jainkoaren etxerako beren borondatez egindako eskaintzekin batera.
Beraz, erabil ezazu arretaz diru hori, zezenak, ahariak, bildotsak eta labore-opari eta isur-oparietarako behar den guztia erosteko, eta eskain itzazu Jerusalemgo Jainkoaren etxeko aldarean.
«Nik, Artaxerxes erregeak, Eufrates ibaiaren mendebaldeko diruzain guztiei agintzen dizuet eman diezaiozuela zehatz-mehatz Esdras apaizari, zeruetako Jainkoaren lege-maisuari, eskatutako guztia:
Jakinarazten dizuet, gainera, ez dela zilegi Jainkoaren etxe honetako apaiz, lebitar, atezain, laguntzaile eta zerbitzariei zergarik, petxarik eta bidesaririk kentzea.
«Zuk, berriz, Esdras, zeure Jainkoak eman dizun jakinduriaz, izenda itzazu lege-zaintzaile eta epaileak, zure legea ezagutzen dutenak, Eufrates ibaiaren mendebaldeko bizilagun guztiak zuzen epai ditzaten; legea ezagutzen ez dutenei, berriz, zeuk irakatsiko diezu.
Zure Jainkoaren legea eta erregearen agindua zintzo betetzen ez dituenari, merezi duen zigorra emango zaio: heriotza edo erbestea, isuna edo espetxea».
Berak nireganatu du erregearen, beronen kontseilari eta handikien onginahia; horrela, kemenez bete nintzen, Jauna, nire Jainkoa, lagun bainuen, eta Israelgo buruzagi batzuk bildu nituen nirekin etor zitezen.