Bada, egun hartan populuaren aitzinean iracurtu cen Moisen liburuan, eta hartan iscribatua aurkitu cen, Amontarrac eta Moabitarrac etzirela Jaincoaren baldarnan sarthu behar menderen mendetan;
Ceren etziren Israelgo umeei biderat atheratu oguiarequin eta urarequin, eta ceren hequien contra erakarri çuten Balaam hequien madaricatzera; eta gure Jaincoac benedicionetara bihurtu çuen madaricionea.
Eta horren gainean ikusteco çuen Eliasib apheçac, ceinari gure Jaincoaren etcheco kutcharen gaineco cargua eman baitzioten, eta Tobiasen ahaide hurbila cen.
Eguinaraci çuen beraz kutchategui handi bat beretzat, eta haren aitzinean han çauden emaitzac, isensua, unciac; oguiaren, arnoaren eta olioaren hamarrenac; lebitarren, cantarien, eta athalçainen çucenac, eta aphecen picainac.
Bada, horietan orotan ez nincen Jerusalemen, ceren Artacsercses Babilonaco erregueren hogoi eta hamabigarren urthean, erregueren gana goan bainincen, eta ene egun azquenetan erregue othoiztu nuen utz ninçan.
Eta Jerusalemera ethorri nincen eta eçagutu nuen Eliasibec Tobiasen gatic eguin çuen gaizquia, hari Jaincoaren etcheco atherbeetan egon-leku bat eguinez.
Eta jaquin nuen lebitarren çucenac etzirela emanac içan; eta lebitarretaric, cantarietaric eta temploco cerbitzarietaric bakotchac bere herrira ihes eguin çuela.
Eta cargudunen contra eraiqui nuen eguitecoa eta erran nuen: Certaco uzten dugu Jaincoaren etchea? Eta bilaraci nituen ihes eguin çutenac, eta beren lekuetan egonaraci nituen.
Ez othe dute hori eguin gure arbasoec, eta guero gure Jaincoac gure gainera eta hiri hunen gainera erakarri baitu çorigaitz hau gucia? Eta çuec, larumbata hautsiz, berhatzen duçue Israelen gainera Jaunaren hasarrea.
Bada, Jerusalemeco atheac phausuan sarthu cirenean larumbatez, nic erran eta hersi cituzten atheac, eta manatu nuen etzetzaten idec larumbat biharamuneraino; eta ene cerbitzarietaric eçarri nituen atheetan beguia iduquitzeco nihorc etzeçan haxeric sar larumbatean.
Eta larderiatu nituen eta erran naroten: Certan çaudezte harrasiaren parrean? berriz eguiten baduçue hori, escua eçarrico dut çuen gainean. Hargatic etziren gueroztic larumbatetan ethorri.
Lebitarrei ere erran naroten, xahu citecen, eta atheen çaincera eta larumbataren sainduestera ethor citecen. Horren gatic beraz, ene Jaincoa, orhoit çaite nitaz, eta barka diçadaçu çure nihonereco urricalpenen arabera.
Eta larderiatu nituen eta madaricatu. Hequietaric guiçonac jo nituen, buruac murriztu narozten eta Jaincoaz cin-eraguin naroten, beren alabac etzituztela arrotzen semeei emanen, eta beren semeençat eta beren buruençat etzutela hequien alabaric hartuco, nioelaric:
Salomon Israelgo erreguec ez othe çuen horrelaco gauçan bekatu eguin? eta segurqui asco eta asco jendaietan etzen haren idurico erregueric, eta maithatua cen bere Jaincoaz, eta Jaincoac Israel guciaren gainean erregue eçarri çuen, eta halere emazte arrotzec bekatura erorraraci çuten hura.
Eta guc ere, bihurriarena eguinez, eguinen othe dugu gaizqui handi hau gucia, non gure Jaincoaren leguea hautsico eta emazte arrotzac hartuco baititugu?