Eta beren anaien eta Samariar ostearen aitzinean erran çuen: Cer hari dira Judu gaiçoac? Jendaiec utzico othe dituzte? Sacrificatuco eta akabatuco othe dute egun batez? Harrasiric eguin othe deçaquete suac herrauts munthoin batzuetara bihurtu dituen harri batzuequin?
Adi çaçu, oi gure Jaincoa, nola garen erdeinutara eroriac; laidoa horien buruaren gainera bihurraraz çaçu, eta gathibutasuneco lurrean erran çatzu erdeinagarritzat.
Bainan guerthatu cen hequien aldean egoten ciren Juduac ethorri cirela, eta hamarretan erran çarocutela gauça, gure gana ethorri ciren leku gucietaric;
Beguiratu nuen eta jaiqui nincen, eta buruçaguiei, cargudunei eta gaineraco populuari erran naroten: Ez içan hequien beguithartearen beldur. Orhoit çaitezte Jaun handi eta ikaragarriaz, eta guduca çaitezte çuen anaia, çuen seme, çuen alaba, çuen emazte eta çuen etcheençat.
Guerthatu cen, berriz, gure etsaiec jaquin çutenean arguituac guinela, Jaunac urmariatu çuela bequien asmua. Eta oro itzuli guinen harrasietara, cein bere lanera.
Eta egun hartaric, hango guiçon-gazteen erdia lanean hari cen, eta berce erdia gudura abian çagoen; eta lançac, erredolac, arrambelac, guerrunceac eta aitzindariac hequien guibelean ciren Judaco etche gucian.
Eta aitzindari eta cargudunei eta gaineraco populuari erran naroten: Handia eta hedatua da lana, eta bat bercea ganic urrun barraiatuac gure harrasian.
Orduan halaber erran naroen populuari: Bakotcha bere muthilarequin egon bedi Jerusalemen erdian, eta aldiac içan betzagu gabaz eta egunaz lanean haritzeco.