Bada; guerthatu cen, noiz-etare Sanabalatec, Tobiasec, Gosem Arabiarrac eta berce gure etsaiec aditu çutenean nic harrasia alchatu nuela, eta etzela hartan hutsarte gueldituric (ez nituen bada oraino orduan atheetan atheladac eçarri),
Sanabalatec eta Gosemec ene gana igorri çutela, ciotelaric: Çato, eta batasun jo deçagun elkarrequin Onoco celhaieco herrietan. Bainan niri gaizquiaren eguiteco asmua cerabilcaten.
Mandatariac igorri narozten beraz erratera: Lan handi bat eguiten dut, eta ez naiteque jauts, beldurrez-eta nagui dadien, çuen gana ethorrico eta jautsico naicenean.
Eta Sanabalatec borzgarren aldian igorri çuen ene gana bere muthil bat lehembicico galdearen arabera, eta escuan baçuen gutun bat huneletan iscribatua:
Jendaietan ençuna içan da, eta Gosemec erran du, çuc eta Juduec erregueri bihurcea derabilcaçuela gogoan, eta horren gatic alchatzen duçula harrasia, eta Juduen gainean erregue jarri nahi duçula; aria hortaz
Profetac ere eçarri ditutzula, çutaz haro eguin deçaten Jerusalemen, erranez: Erregue bat Judean bada. Erreguec solas horiec adituco ditu; horren gatic orai çato, hortaz elkarren artean egotera.
Ecen hequiec oro gure icitzera hari ciren, ustez-eta lanetic baratuco cirela gure escuac, eta gueldiric egonen guinela. Horren gatic ene escuei, indar guehiago eman naroten.
Orhoit çaite nitaz, Jauna, Tobiasen eta Sanabalaten ariaz, hequien horrelaco eguitateen arabera, eta halaber Noadia profetaren eta berce profeten ariaz, ceinac ene icitzera hari baitziren.
Guerthatu cen beraz gure etsai guciec aditu çutenean hori, gure inguruan ciren jendaiac oro icitu cirela, gogoac erori citzaizcotela, eta baçaquitela lan hori Jaunac eguina cela.
Ecic Judean baciren asco harequin cin baçutenic, Arearen seme Sequeniasen suhi celacotz eta haren seme Johananec emaztetzat hartu çuelacotz Baraquiasen seme Mosolamen alaba.