Manatu nituen Hanani ene anaia eta Hananias Jerusalemeco etcheco buruçaguia (ecic hura guiçon cin eta berceac baino Jaincoaren beldurragoa iduritzen citzaidan);
Eta erran naroten: Iguzquia berotu arteo ez beitez idec Jerusalemeco atheac. Eta oraino han cirelaric, atheac hersiac eta hagatuac içan ciren; eta Jerusalemdarretaric çainac eçarri nituen, cein bere aldian eta bere etchearen parrean.
Bainan Jaincoac eçarri çuen ene bihotzean bilaraztea handiac, cargudunac eta jende xehea, hequien kondatzeco; eta lehembicicoric ethorri cirenen konduaren liburua atzeman nuen, eta hartan iscribatua aurkitu cen:
Hauquiec dira lekuco umeac, gathibutasunetic bihurtu direnac, eta Nabucodonosorrec Babilonaco erreguec eraman cituenac, eta Jerusalemera, eta Judeara, eta cein bere hirira itzuli direnac:
Hauquiec dira, berriz, igan direnac Thelmelatic, Thelharsatic, Querubetic, Adonetic eta Emerretic, eta ecin eçagutaraci dituztenac ez beren aiten etchea, ez beren ethorquia, ez-eta Israeldic direnetz:
Eta aphecetaric, Habiaren semeac, Acosen semeac, Bercelairen semeac, hunec hartu baitzuen Bercelai Galaadarraren alabetaric, eta hequien icenetic deithua içan baitzen.
Hequien muthilac eta nescatoac gabe, ceinac baitziren çazpi mila hirur ehun hogoi eta hamaçazpi, eta hequien artean berrehun berrogoi eta borz guiçon eta emaztequi cantari.
Aldiz, familietaco buruçaguietaric cembaitec lanarençat eman çuten. Athersathac kutcharat eman cituen hogoi mila dracma urhezco, berrogoi eta hamar gorgoila, borz ehun hogoi eta hamar aphez-athorra.