Eta iscribatuac dira Mediarren eta Persiarren liburuetan nolacoac ciren haren ahalac eta erresuma, eta cer cargu eta goratasunetara alchatu çuen Mardoqueo;
Eta nola Mardoqueo, Juduen odoleticacoa, içan cen erregue Asueroren ondotic bigarrena, eta handi Juduen artean, eta bere anaien osteaz onhetsia, bere populuaren ona bilhatuz, eta bere odolecoen baquea uquitzen çutenez baicic ez minçatuz.
Ithurri xume bat, hibai bilhacatu cena, eta argui eta iguzqui batera bihurtu cena, eta ur hainitzetara eraunsi cena, Esther da, ceina erreguec emaztetzat hartu baitzuen, eta nahi içan baitzuen erreguina içan çadien.
Ene herritarrac berriz, dira Israelgoac, ceinec Jaunari deihadar eguin baitute, eta Jaunac salbatu du bere populua, eta atheratu gaitu gaitz gucietaric, eta jendaien artean eguin ditu eçagutzari handiac eta sendagailac;