×

Elizen Arteko 2008

Esther 10

1
Asuero erregeak zergak ezarri zizkien lehorreko nahiz itsasaldeko herriei.
2
Media eta Pertsiako Erregeen Kronika Liburuan daude idatzirik erregearen egintza indartsu eta bizkor hauek, baita erregeak Mardokeo nola altxatu eta handi egin zuen ere.
3
Bai, erreinuan Mardokeo judua zen Asuero erregearen hurren. Gizon handia juduen aurrean, maitatua bere senide guztien artean. Bere herritarrentzat zorionaren bilatzaile, beretarrentzat bake-ezartzaile.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
:
Enregistrer les notes