Horiez gueroztic, Asuero erregueac alchatu çuen Aman Amadathiren semea, ceina Agaguen odolecoa baitzen; eta haren jarlekua eçarri çuen bere azpian cituen aitzindari guciac baino gorago.
Eta jaureguico atheetan ciren erregueren cerbitzari guciec belhaunaz lurrerat eguiten eta Aman adoratzen çuten; ecen erreguec hala manatu çuen; Mardoqueoc bakarric etzuen belhaunaz lurra jotzen ez-eta Aman adoratzen.
Eta nola hori ascotan erran baitzaroten eta harec ez baitzuen nahi ençun, jaquinsun eguin çuten Aman, ikustea gatic hean bere hartan gogortuco cen Mardoqueo; hunec ecic erran çaroeten Juduetaric cela.
Lehembicico hilabethean (ceina deitzen baita nisan), Asueroren erreguetasuneco hamabigarren urthean, Amanen aitzinean uncira arthiquia içan cen hebraraz phur deitzen den çortea, jaquiteco hean cein egunez eta cein hilabethez behar othe cen heriotzetan eçarri Juduen jendaquia; eta atheratu cen hamabigarren hilabethea, adar deitzen dena.
Eta Amanec erran çaroen Asuero erregueari: Bada populu bat çure erresumaco herrialde orotan barraiatua, eta bat bercea ganic berecia, legue eta ceremonia berri batzuz cerbitzatzen dena, eta guehiago oraino, çure manamenduez erdeinu duena. Eta arras ongui badaquiçu çure erresumarençat ez dela on hura oçarcerat utz dadien.
Erreguec bere erhitic atheratu çuen beraz cerbitzatzen ohi çuen erreztuna, eta eman çaroen Amani, Amadathiren semeari, Agaguen odolecoari, Juduen etsaiari,
Eta nisan deitzen den lehembicico hilabethean, hilabethe hartaco hamahirugarren egunean, deithuac içan ciren erregueren iscribauac; eta Amanec manatu beçala, Asuero erreguearen icenean iscribatua içan cen erregueren satrapa guciei, herrialdeetaco eta jendaia berecietaco juieei, beren minçaia berecietan, jendaia bakotchac iracur eta ençun ahal içan ceçançat; eta gutunac, erregueren erreztunaz joac,
Herrialde gucietara igorriac içan ciren erregueren lastercariequin, hil eta xahu cetzaten Juduac oro, ttipitic çaharrera, haurrac eta emaztequiac, egun bakar batez, erran nahi baita adar deitzen cen hilabethearen hamahirugarrenean, eta jabe citecen hequien ontasunez.
Igorriac ciren lasterreguileac, higuitzen ciren erregueren manuaren bethetzera. Eta berehala erabaquia Susanen afixatua içan cen, erreguec eta Amanec barazcari handi bat çutelaric, eta hirian ciren Judu guciac nigarren erdian.