Erreguec gau hura iragan çuen loric gabe, eta manatu çuen ekar cetzoten iragan demboretaco istorioac eta urthe-guerthacariac. Haren aitzinean iracurcen cituztelaric,
Ethorri ciren leku hartara, ceintan iscribatua baitzen nola Mardoqueoc aguertu cituen Bagathan eta Phares ebaquien celatac, erregue Asuero hil nahi çutenenac.
Erreguec aditu çuenean hori, erran çuen: Cer ohore eta sari içan ditu Mardoqueoc horrelaco fideltasunaren ariaz? Bere cerbitzariec eta ministroec ihardetsi çaroten: Ez du sariric batere içatu.
Eta Aman sarthu cenean, erran çaroen: Cer eguin behar çaio erreguec ohoratu nahi duen guiçonari? Amanec aldiz, bere bihotzean eguinez eta ustez bera baicic nihor etzela berceric erreguec ohoratu nahi çuqueenic,
Erregueren aitzindari eta buruçaguietaric lehembicicoac atchic beça haren çaldia, eta hirico plaça gaindi goanez, oihu eguin eta erran beça: Hunela içanen da ohoratua erreguec ohoratu nahico duena.
Amanec beraz hartu cituen soina eta çaldia, eta Mardoqueori soina hirico plaçan jaunciric eta hura çaldiaren gainean eçarriric, haren aitzinean bacihoan eta oihu eguiten çuen: Ohore hau du mereci, erreguec ohoratu nahico duenac.
Eta erran çarozten Çares bere emazteari eta bere adisquideei guerthatu citzaizcon guciac. Bere bilçarrean cituen çuhurrec eta bere emazteac ihardetsi çaroten: Juduen odoleticacoa bada Mardoqueo, ceinaren aitzinean erorcen hasi baitzare, ecin itchiquico dioçu buru, bainan erorico çare horren aitzinean.