|
| 1 |
|
| «Nazkatua nago bizitzaz! Ez ditut gordeko neure kexak, bihotzeko samina isuriko dut. |
|
| 2 |
|
| Esango diot Jainkoari: Ez nazazu erruduntzat har. Esadazu zertaz salatzen nauzun. |
|
| 3 |
|
| Ongi iruditzen al zaizu ni gogor hartzea, zeure eskuen lana mespretxatu eta gaiztoen egitamua ederrestea? |
|
| 4 |
|
| Haragizko begiak al dituzu eta gizakiek bezala ikusten? |
|
| 5 |
|
| Zure egunak eta urteak gizakiarenak bezain laburrak ote, |
|
| 6 |
|
| nire errua eta bekatua aztertzen ibiltzeko, |
|
| 7 |
|
| nahiz eta jakin ez naizela errudun eta inork ez nazakeela zure eskutik libra? |
|
| 8 |
|
| «Zure eskuek egin ninduten, beraiek moldatu ninduten alde guztietatik, eta, orain, suntsitu egiten nauzu! |
|
| 9 |
|
| Gogoan izan buztina bezala eratu ninduzula, eta hautsetara itzularaziko nauzula berriro. |
|
| 10 |
|
| Ez al ninduzun isuri esnea bezala eta gero gazta bezala gatzatu? |
|
| 11 |
|
| Azalez eta haragiz jantzi ninduzun, hezurrez eta zainez ehundu; |
|
| 12 |
|
| biziaren dohaina eman zenidan eta ardura osoz zaindu duzu ene arnasa. |
|
| 13 |
|
| «Baina beste zerbait zenuen zeure barnean gordeta; badakit orain zein zen zure asmoa: |
|
| 14 |
|
| nik noiz bekatu egingo zain egotea, nire erruen zigorra emateko. |
|
| 15 |
|
| Errudun izanez gero, ai ene! Errugabe izanik ere, ezin izango dut bururik altxatu, lotsaz betea bainago, miseria beti begi aurrean. |
|
| 16 |
|
| Altxatzen badut, berriz, lehoiak bezala harrapatuko nauzu, zure balentriak nire kontra berreginez, |
|
| 17 |
|
| berriro ene aurka erasoz, nireganako are amorru handiagoz, etengabe zure gudarosteak nire kontra bidaliz. |
|
| 18 |
|
| «Beraz, zergatik irtenarazi ninduzun sabeletik? Hil banintz, inork ez nindukeen ikusiko, |
|
| 19 |
|
| izan ez banintz bezala, sabeletik hilobira eramana izango. |
|
| 20 |
|
| Hain dira urriak nire egunak! Utz nazazu bakean, pozalditxo bat izan dezadan, |
|
| 21 |
|
| itzulerarik gabe joan aurretik ilunpe eta herio-itzalen herrialdera, |
|
| 22 |
|
| iluntasun eta nahas-mahas hutseko, argi-izpirik gabeko herrialdera ». |
|
|
|
|