|
| 1 |
|
| Bada, horiec oro ikusi ditu ene beguiac eta aditu ene beharriac, eta ene izpirituac ardietsi ditu guciac. |
|
| 2 |
|
| Çuen jaquitatea beçain urrun hedatzen da ene eçagutza, eta çuen bethe banaiz. |
|
| 3 |
|
| Bainan halere minçatuco natzaio Ahalorotacoari, eta Jaincoarequin nahi dut iharduqui; |
|
| 4 |
|
| Lehenic erakutsiz gueçur-asmatzaile batzu çaretela eta irakaspen tzarrei çarraiztela. |
|
| 5 |
|
| Eta oxala ixilic egoten bacinete, çuhurçat hartuac içan çaiteztençat! |
|
| 6 |
|
| Ençun çatzue beraz ene erançuquiac eta beharria emoçue ene ahoco erabaquiari. |
|
| 7 |
|
| Jaincoa çuen gueçurraren beharretan othe da, çuec haren alde enganioca minçatzeco? |
|
| 8 |
|
| Jaincoaren lagunçara heldu othe çarete, eta haren alde erabaquitzera hari çarete? |
|
| 9 |
|
| Ala hori othe da Jaincoaren gogaraco, ceinarençat deusere ez baita gorderic? ala hura engana uste duçue guiçon bat beçala çuen maulez? |
|
| 10 |
|
| Berac jaçarrico darotzuete, ceren amarruca baitaducaçue haren alderdia. |
|
| 11 |
|
| Higuituco den beçain sarri, asaldutan eçarrico çaituztete; eta çuen gainera erorico da haren ganicaco laztura. |
|
| 12 |
|
| Çuen orhoitzapena jarrico da herrautsaren pare, eta çuen buruac lohira bihurtuac içanen dira. |
|
| 13 |
|
| Çaudezte aphur bat ixilic, erran detzadan gogoac emanen darozquidanac. |
|
| 14 |
|
| Cergatic circicatzen dut horcez ene haraguia eta derabilcat ene bicia escuetan? |
|
| 15 |
|
| Hil banindeça ere Jaincoac, haren baithan lagoque ene iguriquitza; eta halaric-ere jaçarrico diot ene bici-moldeari haren aitzinean. |
|
| 16 |
|
| Eta bere içanen da ene salbatzailea, ecic haren aitzinera ez da itchura-eguileric aguertuco. |
|
| 17 |
|
| Ençun çaçue ene solasa, eta çuen beharriac ardiets betza asmacari hauquiec. |
|
| 18 |
|
| Baldin juiatua baninz, badaquit çucena nindaqueela atzemana. |
|
| 19 |
|
| Nor da juiamendutara enequin atheraco dena? Ethor bedi; certaco ixilic egonen naiz iraunguitzen? |
|
| 20 |
|
| Jauna, bi gauça niri ez eguiteaz çaitut othoizten, eta orduan ez diot çure beguitharteari ene burua gordeco. |
|
| 21 |
|
| Urrun çaçu ene gainetic çure escua, eta çure beldurrac ez beneça ikara. |
|
| 22 |
|
| Deith neçaçu, eta ihardetsiren darotzut; edo bercela minçaturen natzaitzu, eta çuc ihardets diçadaçu. |
|
| 23 |
|
| Cer dira ene gaizquiac eta bekatuac? erakuts daroztatzu ene tzarqueria eta hobenac. |
|
| 24 |
|
| Cergatic gordetzen darotaçu çure beguithartea, eta naducaçu çure etsaitzat? |
|
| 25 |
|
| Haiceac daraman hosto baten contra erakusten duçu çure indarra, eta lasto ihar baten ondotic çabilça. |
|
| 26 |
|
| Ecen garraztasunac iscribatzen ditutzu ene contra, eta ene gaztetasuneco bekatuen gatic nahi nauçu xahutu. |
|
| 27 |
|
| Estequetan eçarri ditutzu ene oinac; beguia iduqui dioçute ene bidexca guciei, eta ene oinhatzei beguiz egotu çare; |
|
| 28 |
|
| Ni usteldura poci bat beçala eceztatzera nihoalaric eta biphiec jaten duten soineco bat iduri dudalaric. |
|
|
|
|