|
| 1 |
|
| Guiçona emaztequia ganic sorthua, labur delaric bicitzen, asco laceriaz da bethetzen. |
|
| 2 |
|
| Ilkitzen da lore bat iduri, eta oimpean lehercen dute, eta itzal bat beçala da eceztatzen, eta behinere ez dago hein berean. |
|
| 3 |
|
| Hura den beçalacoaren gainera çure beguiac idequitzeco eta hura çurequin juiamendutara erakarceco doi othe daducaçu? |
|
| 4 |
|
| Haci lohitic sorthua norc eguin deçaque xahu? ez othe çuc bakarric, Jauna? |
|
| 5 |
|
| Gutiac dira guiçonaren egunac; çure baithan dago cembat diren haren hilabetheac; çuc eçarri diozcatzu haren biciari iragan ez ditazqueen mugarriac. |
|
| 6 |
|
| Aphur bat urrun çaite guiçona ganic, phausu har deçan, ethor daquion arteo azquen ordua, sariçalea bere egunaren akabançari dagoen beçala. |
|
| 7 |
|
| Çuhaitza ez dago etsian; adaburutzen badute, hostatzen da berriz, eta urthumeac mulçoca heldu çaizco. |
|
| 8 |
|
| Haren erroa çahartua balitz ere lurrean, haren ondoa iraunguia balago herrautsean, |
|
| 9 |
|
| Musquilduco da uraren usainera eta adaburua eguinen du lehembician landatu çutenean beçala. |
|
| 10 |
|
| Guiçona ordean hila, bilucia eta eceztatua denean non othe da? |
|
| 11 |
|
| Nola itsasotic urac goaten balira eta hibai bat husturic agorcen balitz; |
|
| 12 |
|
| Hala guiçona heriotzeco loan sarcen denean, ez da pizberrituco; cerua urratua içan dadien arteo, ez da ez iratzarrico, ez bere lotic jaiquico. |
|
| 13 |
|
| Norc emanen darot gueriça eta gorde neçaçun ene hobian, çure hasarrearen hatsa iragan arteo, eta berez diçadaçun nitaz orhoituco çaren ordua? |
|
| 14 |
|
| Uste duçu guiçon hila berriz bici daitequeela? Orai gudutan daramaztan egun guciez ene aldatzapenari beguira nago ethor dadien arteo. |
|
| 15 |
|
| Deithuco nauçu eta ihardetsiren darotzut; çure escuetaco lanari hedaturen dioçu çure escuina. |
|
| 16 |
|
| Ene urhats guciac kondatuac ditutzu, bainan barka çoçute ene bekatuei. |
|
| 17 |
|
| Çaku batean beçala ciguilatu ditutzu ene hobenac, bainan sendatu duçu ene tzartasuna. |
|
| 18 |
|
| Mendia lehercen denean urmariatzen da, eta harria bere lekutic eramana da; |
|
| 19 |
|
| Urac cilhatzen du harria, eta ur-jotzeac emequi emequi jaten du lurra çuc orobat xahutzen duçu guiçona. |
|
| 20 |
|
| Indar aphur bat eman dioçu, guero dadien bethico; aldatzen dioçu itchura eta kencen duçu hemendic. |
|
| 21 |
|
| Haren haurrac içan ditecen edo ospetsu, edo arbuiagarri, ez da içanen haren eçagutzaco. |
|
| 22 |
|
| Bainan, bici deno, haren haraguia oinhacez, eta arima bere gainean nigarrez egonen dira. |
|
|
|
|