|
| 1 |
|
| Aldiz Eliphaz Themandarrac ihardestean erran çuen: |
|
| 2 |
|
| Çuhurrac, haiceari beçala minçatuz, ihardetsiren othe du, eta berotuz bere barnea? |
|
| 3 |
|
| Çure solasetan çure bardinetic gorago denari jaçarcen dioçu, eta çuretzat on ez dena erasten duçu. |
|
| 4 |
|
| Çure baithan den becembatean haritu çare Jaincoaren beldurraren eceztatzera, eta haren aitzinetic othoitzaren iraiztera. |
|
| 5 |
|
| Alabainan çure tzarqueriaren irakaspenac dira çure ahoan, eta burho arthiquitzaileen hatzetan çabilça. |
|
| 6 |
|
| Çure ahoac hobendun atheratuco çaitu, eta ez nic; eta çure ezpainec cerorriri ihardetsiren darotzute. |
|
| 7 |
|
| Guiçonetaric lehembicicoa sorthu othe çare? aldapac baino lehen içan othe çare eguina? |
|
| 8 |
|
| Çure beharria Jaincoaren asmuetan othe cen, eta haren çuhurcia ez othe da çurearen bethe? |
|
| 9 |
|
| Cer daquiçu guc ez daquigunic? cer argui duçu guc hartu ez dugunic? |
|
| 10 |
|
| Badira guthartean adineco guiçonac, asco urthezcoac, çure aitac baino hainitzez çaharragoac. |
|
| 11 |
|
| Çu gogoan eçarcea gaitz othe leiquio Jaincoari? Bainan çure solas tzarrec ez dute aguincen hori. |
|
| 12 |
|
| Cerc hancen darotzu bihotza, eta nolaz ditutzu begui harritu horiec, handitasun çoro batzuz iduri amesten duçula? |
|
| 13 |
|
| Cerc Jaincoaren contra haçarazten du çure gogoa, çuc ahotic atheratzeco holaco solasac? |
|
| 14 |
|
| Cer da guiçona, notha gabe içateco; eta emaztequia ganic sorthua dena, çucençat aguerceco? |
|
| 15 |
|
| Huna Jaincoaren sainduac berac ez direla aldacortasunic gabe, eta ceruac haren aitzinean ez direla garbi. |
|
| 16 |
|
| Cembatez guiçona, gaizquia ura beçala edaten duena, ez da hastiagarriago eta ezdeusago? |
|
| 17 |
|
| Arguituco çaitut, adi neçaçu; ikusi dudana erranen darotzut. |
|
| 18 |
|
| Çuhurrec aithorcen dute eta ez gordetzen jaquin dutena beren arbasoetaric, |
|
| 19 |
|
| Ceinei bakarric emana içan baitzaroete lur hau, eta arrotza ez dute utzi hemendic iragaitera. |
|
| 20 |
|
| Egun oroz gaixtaguina hampurustuz dihoa, eta ez da jaquina cer iraunen duen haren nausitasun gaixtoac. |
|
| 21 |
|
| Icialduraco otsac dira bethi haren beharrietan; eta baquea denean, hura bethi celatei nabarmendua dago. |
|
| 22 |
|
| Alde orotaric ezpatac ikusten dituela, ez du uste gauetic itzul daitequeela egunera. |
|
| 23 |
|
| Bere oguiaren bilhatzera eguiten duenean, uste du bere egun belça gainera ethorria duela. |
|
| 24 |
|
| Atsecabeac ikaran iduquiren du, eta grinac inguratuco du, gudurat han den erregue bat beçala. |
|
| 25 |
|
| Ecen Jaincoaren contra hedatu du bere escua, eta Ahalorotacoaren contra da gogortu. |
|
| 26 |
|
| Burua goraric laster eguin du haren contra, eta burgoitasun gaitzaz harmatu da. |
|
| 27 |
|
| Guicenac estali dio beguithartea eta gança dariote haren sabetsei. |
|
| 28 |
|
| Hiri debuilatuetan eguin du bere egoitza, eta hobi bilhacatuac diren etche hustuetan. |
|
| 29 |
|
| Ez da aberastuco, haren onec ez dute iraunen, eta lurrean ez du eguinen bere erroa. |
|
| 30 |
|
| Ilhumbeetaric ez da ilkico, garrac iharraracico ditu haren adarrac, eta Jaunaren ahoco hatsac sunsiaracico du. |
|
| 31 |
|
| Ez du, bere burua enganatuz, sinheste alferric erabiliren, nolazbaico preciotan berreroz daitequela. |
|
| 32 |
|
| Galduco da bere egunac bethegabetaric, eta ihartuco çaizquio bere escuac. |
|
| 33 |
|
| Cirphilduco da, bere mahatsa lehen lorean galcen duen aihena iduri, bere lorea arthiquitzen duen oliba beçala. |
|
| 34 |
|
| Alabainan goritasunic gabe içanen dira aleguiacariac bildu onac, eta suac erreco ditu emaitzac gogotic harcen dituztenen olhac. |
|
| 35 |
|
| Oinhacearen aita da, gaixtaqueria sorcen da haren ganic, eta haren barnea cimarkuqueta dabila. |
|
|
|
|