|
| 1 |
|
| Baldad Suharrac berriz, ihardestean erran çuen: |
|
| 2 |
|
| Noizdino erasiari duçu joco? Nabadi çaçu lehenic solasa, eta haletan minça gaitezque guero. |
|
| 3 |
|
| Certaco gare ikusiac abereen bardin, eta gaitezque nardagarri çuen aitzinean? |
|
| 4 |
|
| Certaco çure hats gaixtoan galcen duçu çure arima? Çure gatic ukatua içanen othe da lurra, eta harcadiac beren toquitaric jauciac içanen othe dira? |
|
| 5 |
|
| Ez othe da iraunguico gaixtaguinaren arguia, eta haren suco garra ez othe da belcic egonen? |
|
| 6 |
|
| Arguia ilhunduren da haren olhan, eta hilen da haren gaineco criselua. |
|
| 7 |
|
| Haren ahalaren urhatsac hestutuac içanen dira, eta bere asmuec berec ambilduren dute. |
|
| 8 |
|
| Alabainan sarean sarthu du oina, eta haren uztarrien artean higuitzen da. |
|
| 9 |
|
| Oina sarean lothua egonen çaio, eta egarriac kaldan iduquiren du. |
|
| 10 |
|
| Haren atzemateco artea lurrean cen gordea, eta bilceco peita bide gainean çuen. |
|
| 11 |
|
| Beldurrac alde orotaric ikaratuco du eta inguratuco ditu haren çangoac. |
|
| 12 |
|
| Goseac ahituco du haren indarra, eta hagoac hartuco ditu haren sahetsac. |
|
| 13 |
|
| Herio garratzac iretsico du haren larruco edertasuna; ahituco ditu, haren besoac. |
|
| 14 |
|
| Haren sinhestea iraicia içanen da haren olhatic, eta herioa, erregue bat iduri, oinca ibilico da haren gainean. |
|
| 15 |
|
| Cenduaren olhan eguinen dute haren lagunec beren egoitza, eta sufrea ihaurria içanen da haren olhan. |
|
| 16 |
|
| Haren beheitico erroac ihartuco dira, eta goitico adarrac içanen dira crascatuac. |
|
| 17 |
|
| Haren orhoitzapena galduco da lurretic, eta placetan haren icena ez da aiphamenetan içanen. |
|
| 18 |
|
| Iraicia içanen da arguitic ilhumbeetara, eta mundutic campora. |
|
| 19 |
|
| Ez du utzico bere odolecoric, ez ondoreric bere populuan; haren ganicacoric ez da içanen haren herrialdean. |
|
| 20 |
|
| Haren egunean, gazteac harrituco dira eta çaharrac lazturaz josiac içanen dira. |
|
| 21 |
|
| Horra beraz certaratuco diren gaixtaguinaren onac, horra nolacatuco den Jaincoa eçagutzen ez duena. |
|
|
|
|