|
| 1 |
|
| Jobec aldiz, ihardestean erran çuen: |
|
| 2 |
|
| Noiz arteo atsecabe emanen dioçue ene arimari, eta ehoa iduquiren nauçue çuen erasiez? |
|
| 3 |
|
| Huna hamarretan hari çaretela ni ahalquetara arthiqui beharrez, eta ni gaizqui erabilceaz etzaitzue beguithartea gorritzen. |
|
| 4 |
|
| Jaquingabe bat içatu banaiz ere, enetzat içanen da nasqui ene jaquingabetasuna. |
|
| 5 |
|
| Çuec berriz, ene contra jaiquitzen çarete eta atzeman nauten laidoez jaçarcen darotaçue. |
|
| 6 |
|
| Orai bederen eçagutaçue Jaincoac ez nauela bere erabaqui çucenaren arabera atsecabez eta açotez inguratu. |
|
| 7 |
|
| Minaren minez oihu eguinen dut, eta nihorc ez nau ençunen; marrasca eguinen dut, eta ez da içanen çucenari bere bidea emanen daroenic. |
|
| 8 |
|
| Jaunac hersi du ene bidea, eta ez naiteque iragan, eta ilhumbeac eçarri ditu ene bidexcan. |
|
| 9 |
|
| Biluci nau ene ospetic; kendu darot koroa burutic. |
|
| 10 |
|
| Alde orotaric xahutu nau, eta galcen hari naiz; eta kendu darot ene phesquiça gucia, atheratua den çuhaitz bati beçala. |
|
| 11 |
|
| Haren hasarrearen hatsa ene contra jauci da, eta horrela nau iduqui etsai baten pare. |
|
| 12 |
|
| Harec igorri ohoinac ethorri dira, ene gainera eguin dute beren bidea, eta alde orotaric sethiatu dute ene olha. |
|
| 13 |
|
| Ene ganic urrun igorri ditu ene anaiac; eta ene eçagunac, arrotz batzu beçala, guibelatu dira ni ganic. |
|
| 14 |
|
| Ene hurbilec bazterrerat utzi naute; eta eçagutzen nindutenec ahanci naute. |
|
| 15 |
|
| Ene etchean çaudenec eta ene nescatoec arrotz bat beçala iduqui naute, nombaitzo bideanta beçala içatu naiz hequien beguietan. |
|
| 16 |
|
| Deithu dut ene muthila, eta ez darot ihardetsi; eta bada, ene ahoz othoizten nuen. |
|
| 17 |
|
| Ene hatsaz nakaiztu da ene emaztea, eta alferretan othoitz eguin diotet ene sabeleticaco umeei. |
|
| 18 |
|
| Çoroec berec escamiatzen ninduten, eta urrundu natzaiotenean, enetzat gaizqui erasten hari ciren. |
|
| 19 |
|
| Higüindu naute berce orduzco adisquide mamienec, eta guehienic maithatu dudana ene contra atheratu da. |
|
| 20 |
|
| Haraguiac goanic, ene heçurrac larruari josi dira, eta ezpainac bakarric guelditu çaizquit horcen inguruan. |
|
| 21 |
|
| Urrical çaquizquidate, urrical, çuec bederen, ene adisquideac; ecen uquitu nau Jaunaren escuac. |
|
| 22 |
|
| Certaco darotaçue jaçarcen Jaincoac beçala eta ene haraguitic çarete asetzen? |
|
| 23 |
|
| Norc emanen darot iscribatuac içan ditecen ene hitzac? norc emanen darot içan ditecen liburu batean eçarriac, |
|
| 24 |
|
| Berun-hostoan burdin-çorrotaz, edo harriaren gainean cicelaz bernuçatuac? |
|
| 25 |
|
| Badaquit ecen bici dela ene Berreroslea, eta lurretic bizturen naicela azquen egunean; |
|
| 26 |
|
| Jaunciren naicela berriz ene larruaz eta ene haraguian ikusiren dudala ene Jaincoa, |
|
| 27 |
|
| Ceina ikusiren baitut neronec, eta ez berce batec, eta ene beguiac egonen çaizco beguira. Hori da ene bihotzean jarria den iguriquitza. |
|
| 28 |
|
| Certaco dioçue beraz orai: Jaçar dioçogun, lopideac horren contra atzeman detzagun? |
|
| 29 |
|
| Ihes eguiçue beraz ezpataren aitzinetic, ceren baita tzarqueriaren asperçaile den ezpata bat; eta jaquiçue badela juiamendu bat. |
|
|
|
|