|
| 1 |
|
| Bada, Sophar Naamatharrac ihardestean erran çuen: |
|
| 2 |
|
| Caria hortaz asco gogoeta aldizcatzen dira ene baithan, eta ene gogoa baderamate alde batera eta bercera. |
|
| 3 |
|
| Ençunen dut irakaspena, ceintaz baitarotaçu jaçarcen, bainan ene adimenduzco izpirituac bururatuco darot cer ihardets. |
|
| 4 |
|
| Hau badaquit, hastapenetic eta guiçona lurraren gainean eçarria içan denetic, |
|
| 5 |
|
| Gaixtaguinaren ospea laburra dela, eta aleguia-eguileen bozcarioa beguitzuli baten pare. |
|
| 6 |
|
| Haren hampurustasuna ceruraino igan baledi ere, eta haren buruac hedoiac jo baletza, |
|
| 7 |
|
| Azquenecotz gorotza beçala gal laiteque; eta hura ikusi çutenec erranen dute: Non da? |
|
| 8 |
|
| Histen den amets bat iduri, ez da aurkituren; iraganen da gauazco itchurapen bat beçala. |
|
| 9 |
|
| Ikusi çuen beguiac ez du guehiago ikusiren, eta bere lekuac ez du guehiago eçaguturen. |
|
| 10 |
|
| Haren semeac beharraren azpian ehoac egonen dira; bere escuec bihurturen diote berceei eguin gaizquia; |
|
| 11 |
|
| Haren heçurrac betheco dira haren gaztetasuneco çabarqueriez, eta harequin herrautsean eguinen dute lo. |
|
| 12 |
|
| Ecen gaizquia goço içanen çaioenean ahoan, gordeco du bere mihiaren azpian |
|
| 13 |
|
| Guphidetsico du, ez du utzico, eta bere cinçurrean gordeco du. |
|
| 14 |
|
| Haren oguia sabelean aspicaren minera bihurturen çaio. |
|
| 15 |
|
| Goiti eguinen ditu iretsi dituen aberastasunac, eta Jaincoac atheraturen ditu haren sabeletic. |
|
| 16 |
|
| Çurgaturen du aspiquen burua eta biperaren mihiac hilaraciren du. |
|
| 17 |
|
| (Ez ditu ikusiren hibaieco xirripac, ez-eta ezti eta burrazco latsac.) |
|
| 18 |
|
| Eguin dituen guciac ordainez jasanen ditu, eta ez da halere ahitua içanen; bere atzemanqueria gucien arabera, hambat ere içanen du egarceco; |
|
| 19 |
|
| Ceren beharrac oimpean erabiliz larrutu baititu; etchea ebatsia baitu, eta ez berac eguina. |
|
| 20 |
|
| Ez da haren sabela ase; eta içan duqueenean gura çuen hura, ecin du goçatu. |
|
| 21 |
|
| Deusere ez da guelditu haren jatecotic, eta hargatic deus ez da gueldituren haren ontasunetaric. |
|
| 22 |
|
| Ase ditaqueenean, hestutzen eta ithotzen egonen da, eta gucizco oinhace bat erorico çaio gainera. |
|
| 23 |
|
| Bethe beça bere sabela, Jaincoac igor dioçon bere hasarrearen hatsa eta haren gainera uria beçala erorraraz detzan bere gueciac. |
|
| 24 |
|
| Burdinazco harmei itzurico da, eta cobrezco arrambelara da erorico. |
|
| 25 |
|
| Ezpata bulucia eta bere maguinatic atheratua da; dirdiratuz sarrasquituco du; ikaragarriqueria batzu harat-hunatza ibilico çaizco gainetic. |
|
| 26 |
|
| Ilhumbe guciac bilduac dira haren arimaco çolara; bizten ez den su batec iretsico du; bere olhan orotaz utzia, atsecabetan egonen da. |
|
| 27 |
|
| Ceruec arguitaraturen dute haren tzartasuna, eta lurra jaiquiren da haren contra. |
|
| 28 |
|
| Haren etcheco haurrac etsaiaren menean içanen dira, eta eramanac içanen dira Jaincoaren hasarreco egunean. |
|
| 29 |
|
| Hori da Jaincoac gaixtaguinari daducon çathia, Jaunac haren solas tzarrei emanen daroten primança. |
|
|
|
|