|
| 1 |
|
| Jobec aldiz, ihardestean erran çuen: |
|
| 2 |
|
| Ençun çatzue, othoi, ene hitzac eta urriquitan sar çaitezte. |
|
| 3 |
|
| Jasan neçaçue, eta minçatuco naiz; eta guero, iduritzen baçaitzue trufatuco çarete ene erranez. |
|
| 4 |
|
| Guiçon batequin othe dut ene makurra, atsecabetan sarceco ariaric ez içateco? |
|
| 5 |
|
| Çaudezquidate beguira, harri çaitezte eta erhia ezpainen aitzinean iducaçue. |
|
| 6 |
|
| Eta ni, orhoitzen naicenean, lazten naiz, eta ikarac jotzen du ene haraguia. |
|
| 7 |
|
| Certaco beraz gaixtaguinac dira bici, goratuac eta ontasunez gaindituac? |
|
| 8 |
|
| Hequien ondoregoac badirau hequien aitzinean, beren hurbilecoen eta ilobasoen mulçoaz inguratuac dira. |
|
| 9 |
|
| Hequien etcheac beldurcecoric gabe eta baquean dira, eta Jaincoaren açotea ez da hequien gainean. |
|
| 10 |
|
| Hequien behiac ernalcen dira eta ez dute hilori eguiten, erditzen dira eta ez dute umea galcen. |
|
| 11 |
|
| Hequien haurrac arthaldeac beçala ilkitzen dira eta jaucica hari dira beren jostetetan. |
|
| 12 |
|
| Escuetan dituzte atabala eta guitarra, eta organo-otsez bozten dira. |
|
| 13 |
|
| Ontasunen erdian daramatzate beren egunac, eta aphur batez jausten dira hobira. |
|
| 14 |
|
| Jaincoari erran diote: Urrunt hadi gu ganic, ez diagu hire bideez jaquitateric nahi. |
|
| 15 |
|
| Nor da Ahalorotacoa, guc hura cerbitzatzeco, eta cer atheratuco dugu hura othoizturic ere? |
|
| 16 |
|
| Halaric-ere urrun ni ganic gaixtaguinen asmua, ecen hequien ontasunac ez dira hequien escuco. |
|
| 17 |
|
| Cembatetan ez da iraunguitzen gaixtaguinen arguia, uholdea etzaiote gainera heldu, eta Jaincoac ez diozcate igorcen bere hasarrearen oinhaceac? |
|
| 18 |
|
| Içanen dira lastoa haicearen aitzinean beçala, eta xirimolac barraiatzen duen hautsa iduri. |
|
| 19 |
|
| Jaincoac semeei beguiratuco diote aitaren oinhacea, eta aitac eçagutuco du gaztigatua içan den orduan. |
|
| 20 |
|
| Bere beguiz ikusico du bere burua xahutua içaten, eta Ahalorotacoaren hasarreco uretic edanen du. |
|
| 21 |
|
| Cer axola luque ecen bere etcheaz bere ondotic, bardin erdiz-erdi gutituac ez balitu bere hilabetheac. |
|
| 22 |
|
| Nihor othe da cerbaiten irakasteco Jaincoari, handi-mandi gucien juiatzaileari? |
|
| 23 |
|
| Halacoa hilcen da azqueneraino goçaturic indarra, osagarria, ontasunac, çoriona; |
|
| 24 |
|
| Haren barnea urinac gori daduca, eta muinac heçatzen diozca heçurrac. |
|
| 25 |
|
| Halacoa berria, bere arimaco uherduran hilcen da, eta ontasunac gabe. |
|
| 26 |
|
| Eta bizquitartean elkarrequin herrautsean lo eguinen dute, eta harrec bardin estalico dituzte. |
|
| 27 |
|
| Garbiqui eçagutzen ditut çuen gogoeta eta ene gainerateco iduripen gaixtoac. |
|
| 28 |
|
| Ecen dioçue: Cer eguin da buru-çagui horren etchea? Cer eguin dira gaixtaguinen olhac? |
|
| 29 |
|
| Galdeguioçue bideant edoceini, eta ikusico duçue horietaz orotaz jaquinsun dela; |
|
| 30 |
|
| Gaixtaguina, galdu behar den eguneco beguiratua dela, eta Jaunaren hasarreco eguneraino osoric dela eramana. |
|
| 31 |
|
| Ecen haren aitzinean norc jaçarrico dio bere bide gaixtoaz? norc bihurtuco diozca eguin dituen gaizquiac? |
|
| 32 |
|
| Hobira eramanen dute, eta idurico du harec duela hilen baldarnaco manamendua. |
|
| 33 |
|
| Eder içan çaio Cocitoco ur-heguiari; nihonereco guiçonqueta eramanen du bere ondotic, eta ecin erran becembat içanen du aitzinean. |
|
| 34 |
|
| Certan hari çarete beraz alferretan niri goçagarri eman beharrez, agueri denean çuen erranac ceiher eguiten dioela eguiari. |
|
|
|
|