|
| 1 |
|
| Eta Eliphaz Themandarrac ihardestean erran çuen: |
|
| 2 |
|
| Guiçona, çuhurcia oso baten jabe balitz-ere, Jaincoari erkatzeco othe da? |
|
| 3 |
|
| Çucena baçare ere certaz oncen da Jaincoa? edo cer ematen dioçu, garbia içanic ere çure bidea? |
|
| 4 |
|
| Beldurrez harico othe da çurequin solas xuritzen, eta juiamendutara çurequin atheraco othe da? |
|
| 5 |
|
| Ez othe çaitu çafratzen çure malçurqueria handiaren eta nihonereco gaizquien gatic? |
|
| 6 |
|
| Alabainan, ariaric gabe çure anaiei kendu dioçute beren bahia, eta buluçac gabetu dituçu beren soinecoetaric. |
|
| 7 |
|
| Akitua cenari ez dioçu eman ura, eta oguia gose cenari kendu dioçu. |
|
| 8 |
|
| Çure besoco indarraren itzalean goçatzen cinduen lurra, eta hascarrenarena eguinez escuperatzen cinduen. |
|
| 9 |
|
| Alhargunac igorri ditutzu escuac hutsic, eta umeçurcei hautsi daroztetzu ukaraiac. |
|
| 10 |
|
| Horien gatic çare artez inguratua eta asaldatzen çaitu bat-bateco ikarac. |
|
| 11 |
|
| Eta çuc uste cinduen etzinela ilhumbeac ikusi beharra eta ur-uholdeac joric eramatecoa? |
|
| 12 |
|
| Ala ez duçu buruan Jaincoa cerua baino goragoa dela eta içarretaric goiti dela alchatzen? |
|
| 13 |
|
| Eta dioçu: Cer daqui Jaincoac? Hedoi baten artetic beçala juiatzen du. |
|
| 14 |
|
| Hedoi bat gordegarri du; ez dago gure gora-behereei beguira, ceruco buru batetic bercera inguruca dabila. |
|
| 15 |
|
| Atchiqui nahi othe duçu mende çaharretaco bidea, guiçon tzarrec cehatu dutena? |
|
| 16 |
|
| Ceinac adinic gabe eramanac içan baitira, eta uharrac errotic eragotzi baititu; |
|
| 17 |
|
| Ceinec Jaincoari erraten baitzaroten: Urrunt hadi gu ganic; eta ceinec hura baitzaducaten Ahalorotaco Jaunac deusen eguiteco ahalic ez balu beçala, |
|
| 18 |
|
| Noiz-ere harec betheac baitzituzten etcheac ontasunez. Urrun ni ganic hequien ustequeriac! |
|
| 19 |
|
| Çucenec ikusiren dituzte galcen, eta bozturen dira; irain eguinen daroete hobengabeac. |
|
| 20 |
|
| Goratu ciren eta ez othe dira lurrerat eragotziac içan? eta suac ez othe ditu hequien ondarrac iretsi? |
|
| 21 |
|
| Jaincoaren nahiari eguioçu beraz amor, eta içan çaçu baquea, eta horreletan çorion guciac içanen ditutzu. |
|
| 22 |
|
| Haren ahotic har çaçu leguea, eta haren hitzac çure bihotzean eçar çatzu. |
|
| 23 |
|
| Baldin Ahalorotacoa gana itzulcen baçare, berritan eçarria içanen çare çure çorionean, eta gaizquia urrun igorriren duçu çure olhatic. |
|
| 24 |
|
| Lur-orde, emanen darotzu harria; eta harri-orde, urhezco uharrac. |
|
| 25 |
|
| Ahalorotacoa çure etsaien contra içanen da, eta dirua metatuco da çure etchean. |
|
| 26 |
|
| Orduan Ahalorotacoa baithan aurkituren duçu çure gogo gucia, eta Jaincoa ganat alchaturen duçu beguithartea. |
|
| 27 |
|
| Othoizturen duçu, eta ençunen çaitu, eta bozcarioz betheco ditutzu haren alderaco çure botuac. |
|
| 28 |
|
| Asmu bat eguinen duçunean, gauça escura ethorrico çaitzu, eta arguiac dirdiratuco du çure bideetan. |
|
| 29 |
|
| Ecen aphaldua içan dena, ospean içanen da, eta beguiac beheititu dituena, hura salbatuco da. |
|
| 30 |
|
| Hobengabea salbatuco da, bere escuen garbitasunaz salbatuco da ordean. |
|
|
|
|