Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Jobec aldiz ihardestean erran çuen: |
| 2 |
| Orai ere uherrez bethea da ene solasa, eta ene çauria eguin duen escua garratzago dago ene auhenac samin diren baino. |
| 3 |
| Norc emanen darot eçagut deçadan ene Jaincoa, aurki deçadan eta goan nadien haren tronuraino? |
| 4 |
| Haren aitzinera athera neçaque ene haucia, eta ene ahoa bethe neçaque ene arrangurez, |
| 5 |
| Jaquin detzadan ihardetsico darozquidan hitzac eta eçagut deçadan erranen darotana. |
| 6 |
| Ez nuque nahi bere indar gaitzarequin iharduc leçan enequin, ez-eta leher ninçan bere handitasun dorphearen azpian. |
| 7 |
| Çucentasuna athera beça ene contra, eta garaitiar ilki bedi ene haucia. |
| 8 |
| Bainan iguzqui-haicera eguiten badut, ez da aguercen; mendebalera banoha, ez dut ardiesten. |
| 9 |
| Ezquer itzulcen banaiz, cer eguinen dut? ez dut atzemanen; escuin eguiten badut, ez dut ikusico. |
| 10 |
| Berac ordean badaqui ene bidea, eta frogatu nau suan iragaiten den urhea beçala. |
| 11 |
| Ene oina haren hatzei jarraiqui da, haren bidea iduqui du, eta ez naiz hartaric makurtu. |
| 12 |
| Haren ahoco manamenduetaric ez dut guibel eguin, ene bihotzean çaindu ditut haren ezpainetaco hitzac. |
| 13 |
| Hura bakarric da alabainan dena, eta nihorc ecin ceiherraraz deçaque haren gogoa; eta haren izpirituac nahi duen gucia eguiten du |
| 14 |
| Bere nahia ene gainean duenean bethe, berce halaco asco escuan ditu. |
| 15 |
| Hargatic nahasten nau haren beguitharteac, eta beguiratzen diodanean, lotzen çait ikara. |
| 16 |
| Jaincoac amor eraguin dio ene bihotzari, eta Ahalorotacoac nau asaldatu. |
| 17 |
| Ilhumbe inguratzen nindutenen gatic ecen ez naiz galdu, eta hedoiac ez du bere lambroaz itsutu ene beguithartea. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/job/023.mp3
42
23