Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Jobec aldiz ihardestean erran çuen: |
| 2 |
| Noren laguncera hari çare? herbal norbaiti? indar escas denaren habe jarcen çare? |
| 3 |
| Nor arguitu beharrez hari çare? çuhurciaric gabe den bat othe? eta çure umotasun handia erakutsi othe duçu? |
| 4 |
| Nor nahi içan duçu irakatsi? ala hatsaren emailea? |
| 5 |
| Hara non diganteac eta hequiequin egoten direnac dauden auhenez uren azpian. |
| 6 |
| Haren aitzinean ifernua biluz da, eta leceac estalguiric ez du. |
| 7 |
| Harec hedatu du ipharra hutsaren gainean, eta lurra dilindan eçarri du ezdeusaren gainean. |
| 8 |
| Harec lotzen ditu urac bere hedoietan, guciac ez ditecen batean eror beheiti. |
| 9 |
| Harec iduquitzen du bere tronua estaliric eta hedoiac hedatzen ditu haren gainera. |
| 10 |
| Urei inguruan eman diote mugarri bat, arguia eta ilhuna akaba ditecen arteo. |
| 11 |
| Haren buru higuitze bati ikaratzen eta kordocatzen dira ceruco habeac. |
| 12 |
| Bere indarrean bat-batean bildu ditu itsasoac, eta haren çuhurciac cebatu du hampurutsua. |
| 13 |
| Haren izpirituac berreguindu ditu ceruac, eta haren escuac eraguinez atheratu da sugue bihurgunetsua. |
| 14 |
| Haren bideetaric guti bat baicic ez da erranic; eta haren solasetic izpi bat baicic ez denean guc aditu duguna, norc beguira dioçoque haren ihurçuriaren gaitzari? |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/job/026.mp3
42
26