Elizen Arteko 2008
|
| 1 |
| 2 |
| 3 |
| 4 |
| 5 |
| «Han behean, itsasoaren eta bertako bizidunen azpian, dar-dar egiten dute hildakoek. |
| 6 |
| Hildakoen Egoitza agerian dago Jainkoaren aurrean, Hondamen Leizea estalkirik gabe. |
| 7 |
| Berak hedatzen du zeru-sabaia hutsaren gainean, lurra ezerezaren gain zintzilikatzen; |
| 8 |
| ura hodeietan pilatu eta hodeiak ez dira pisuaz lehertzen; |
| 9 |
| ilargi betearen aurpegia iluntzen du, haren gain bere hodeia hedatuz; |
| 10 |
| zirkulua ezarri du itsas mugan, argia eta iluntasuna bereizteko. |
| 11 |
| Mendiak, haren mehatxuaz izutu egiten dira, zeruko zutabeak dardarka hasten. |
| 12 |
| Bere indarraz Ozeanoa menderatzen du, bere adimenaz Rahab munstroa suntsitzen; |
| 13 |
| hark putz egin eta zerua garbi uzten du, haren eskuak herensuge iheslaria aldez alde zulatzen. |
| 14 |
| Eta hauek haren egintzen adibide kaskar baizik ez badira, haren jardueraren oihartzun motel besterik ez, nork ulertuko du haren egintza handienen burrundara?» Job [1] Jobek erantzun zuen: Bildadek alferrik hitz egin [2] «Zein ederki laguntzen diozun ahulari eta eusten indargabeko besoei! [3] Zein aholku ederrak ezjakinarentzat; hori trebetasuna erakusten duzuna! [4] Noren laguntzaz esan dituzu zeure hitzak? Nork bultzatu zaitu horrela hitz egitera?» |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque2008/job/026.mp3
42
26