|
| 1 |
|
| Job lothuric bere solas idurizcacoari, minçatu cen oraino eta erran çuen: |
|
| 2 |
|
| Bici bedi Jaincoa, ene gaineco erabaquia guibelatu duena, eta bici bedi Ahalorotacoa, ene arima uherduran eçarri duena |
|
| 3 |
|
| Ceren hatsa ene baithan guelditzen deno, eta ene sudur-mizpiretan Jaincoa ganicaco biciac diraueno, |
|
| 4 |
|
| Ene ezpainec ez baitute tzarqueria bat erranen, ez-eta ene mihiac gueçur bat moldatuco. |
|
| 5 |
|
| Urrun da uste baitut çucen juiatzen duçuela; hil arteo ez naiz atheratuco hobengabe naicela erratetic. |
|
| 6 |
|
| Ez dut utzico hasi dudan ene xuripena, ene bihotzac alabainan ez nerrau ene bici gucian hobendun. |
|
| 7 |
|
| Gaixtaguinçat goan bedi ene etsaia, guiçatzarçat niri par eguilea. |
|
| 8 |
|
| Cer phesquiça duque aleguiacariac, jaramanqueriaz lotzen bada berceen onari, eta Jaincoac haren arimari ez badio atheric idequitzen? |
|
| 9 |
|
| Jaincoac ençunen othe du haren deihadarra, çorigaitza gainera ethorrico çaioenean? |
|
| 10 |
|
| Ala bere goçoa aurkituren othe du Ahaloratacoa baithan, eta edocein orduz Jaincoari dei eguinen ahal othe dio? |
|
| 11 |
|
| Jaincoaren lagunçarequin arguituren çaituztet Ahalorotacoa baithan denaz, eta ez darotzuet gordeco. |
|
| 12 |
|
| Bainan jaquinsun çarete guciac, eta certaco ariaric gabe deratsatzue solas alferrac? |
|
| 13 |
|
| Hau da guiçon gaixtoaren çucena Jaincoaren baithan, eta hau muthiriec Ahalorotacoa ganic hartuco duten primança: |
|
| 14 |
|
| Baldin seme asco heldu baçaio, ezpataren bazca içanen dira, eta haren ilobasoac ez dira oguiz aseco. |
|
| 15 |
|
| Haren ganic gueldituco direnac, hil orduco ehorcico dira, eta beren alhargunec ez darote deithoreric eguinen. |
|
| 16 |
|
| Dirua lur-meta beçala bildu balu ere, eta lohia beçala molçatu balitu soinecoac, |
|
| 17 |
|
| Lana hartuco du bai, guiçon çucenac ordean jauncico ditu soinecoac, eta hobengabeac eramanen du diruaren çathia. |
|
| 18 |
|
| Bere etchea biphiac beçala eguin du, eta etchola bat eguin du abereçainac beçala. |
|
| 19 |
|
| Aberatsac bethico loa hartuco duenean, ez du berequin deusere eramanen; idequico ditu beguiac, eta deus ez du atzemanen. |
|
| 20 |
|
| Uhar batec beçala hartuco du erromeseriac, phesiac gabaz du lehertuco. |
|
| 21 |
|
| Erretzen duen haice bat lothuco çaio, eramanen du, eta xirimola batec beçala jauçaracico du bere toquitic. |
|
| 22 |
|
| Jaincoac eçarrico dio escua gainean eta ez du guphidetsico; haren escutic ihes eguin beharrez harico da. |
|
| 23 |
|
| Haren lekuari beguiraturic, escu-çaflaca harico dira haren gainean eta hixtuca ondotic. |
|
|
|
|