|
| 1 |
|
| Cilharrac badu lurrean bere adarren sorlekua, eta urheac urcen den toquia; |
|
| 2 |
|
| Burdina lurretic atheratzen da; eta harria, beroac urthuric, cobre bilhacatzen da. |
|
| 3 |
|
| Guiçonac nahi duen iraupena eman dio ilhunari; bere beguia helcen du gauça gucien akabançara, lupheco ilhumbeetaco harrira, heriotzearen itzalpeetara. |
|
| 4 |
|
| Uharrac populu bidaianta ganic berezten ditu guiçon beharraren oinac ahanci dituenac eta helbideric gabe direnac. |
|
| 5 |
|
| Lurra, ceintan sorcen baitzen oguia, suaz iraulia içan da. |
|
| 6 |
|
| Hartaco harrietan da çafirraren lekua eta hartaco mokorretan urhearena. |
|
| 7 |
|
| Xoriac ez daqui hango bidea, eta saiaren beguiac ez du hura ikus. |
|
| 8 |
|
| Tratularien umeec ez dute hura oincatu, eta lehoinaren urrixa ez da han gaindi iragan. |
|
| 9 |
|
| Guiçonac harriaren gainera hedatu du escua, mendiac erroetaric irauli ditu. |
|
| 10 |
|
| Harrietan errecac eguin ditu, eta haren beguiac gauça balios guciac ikusi ditu. |
|
| 11 |
|
| Hibaien çolac ere ikartu, eta estaliac cirenac arguiratu ditu. |
|
| 12 |
|
| Bainan non atzematen da çuhurcia? Eta cein da adimenduaren lekua? |
|
| 13 |
|
| Guiçonac ez daqui haren balioa, eta ez da aurkitzen goçoqui bici direnen lurrean. |
|
| 14 |
|
| Leceac erraten du: Ez da ene baithan. Itsasoac dio: Ez da enequin. |
|
| 15 |
|
| Ez da urheric ederrenarençat ematen, ez da cilharrean trucatzen. |
|
| 16 |
|
| Ez da Indietaco oihal thindatuen aldean eçarceco, ez-eta sardoniz harriaren edo çafirraren aldean. |
|
| 17 |
|
| Urhea edo berina ez dira hari bardinceco, eta ez dira urhezco unciac hartan trucatuco. |
|
| 18 |
|
| Balio handieneco eta goreneco gauçac ez dira haren aldean aiphatuco; bainan çuhurcia leku gordeetaric atheratzen da. |
|
| 19 |
|
| Ethiopiaco topaça ez da haren bardin eçarrico, ez-eta oihal thindatu ederrenac haren aldean. |
|
| 20 |
|
| Nondic heldu da bada çuhurcia? Non da adimenduaren lekua? |
|
| 21 |
|
| Gordea da bici diren gucien beguiei; ceruco hegastinençat orobat estalia da. |
|
| 22 |
|
| Galpenac eta herioac diote: Gure beharriz ençun dugu haren omena. |
|
| 23 |
|
| Jaincoac eçagutzen du haren bidea, berac daqui haren lekua. |
|
| 24 |
|
| Alabainan bera da munduaren bazterrac ikusten dituena, eta ceruaren azpian diren gauça guciac beguiz daduzcana. |
|
| 25 |
|
| Hura da haiceari indarra eman dioena; harec neurritu ditu urac. |
|
| 26 |
|
| Leguea ematen çaroetenean uriei eta bidea phesi burrumbatsuei, |
|
| 27 |
|
| Orduan ikusi çuen çuhurcia, orduan eçagutaraci, aphaindu eta ikartu çuen. |
|
| 28 |
|
| Eta guiçonari erran çaroen: Huna Jaunaren beldurra, hau da çuhurcia, eta gaizquitic guibelerat eguiteco adimendua. |
|
|
|
|