|
| 1 |
|
| Guero Jobec idequi çuen ahoa eta madaricatu çuen bere sorth-eguna, |
|
| 2 |
|
| Eta erran çuen: |
|
| 3 |
|
|
|
| 4 |
|
| Egun hura ilhumbetara aida bedi; Jaincoac hura ceru gainetic ez beça bilha, eta arguiac argui ez beça. |
|
| 5 |
|
| Ilhun beçate ilhumbeec eta herioaren itzalac, lanhoac har beça eta kiretsac kirestasunean ingura beça. |
|
| 6 |
|
| Xirimola belçac har beça gau hura; ez bedi konda urtheco egunetan, ez-etare sar hilabetheetan: |
|
| 7 |
|
| Gau hura egon bedi bakarra, nihorc ez beça laudoriorequin aipha. |
|
| 8 |
|
| Madarica beçate, eguna madaricatzen dutenec, Lebiathanen eraiquitzera daudecinec. |
|
| 9 |
|
| Hartaco gobelac itsu betza içarrac; iguric beça arguia, eta ikus ez beça ez hura, ez-etare jaiquitzen den arguizcorriaren ilkitzea; |
|
| 10 |
|
| Ceren ez duen hersi ni ekarri nauen sabela eta ez dituen ondicoac ene beguietaric kendu. |
|
| 11 |
|
| Cenaco ez naiz amaren sabelean hil, edo sabeletic ilkitzean berehala galdu? |
|
| 12 |
|
| Certaco hartu naute alçora? certaco haci nau bulharrac? |
|
| 13 |
|
| Ecen orai lotan ixil nindagoque, eta ene loan phausu banuque |
|
| 14 |
|
| Lurreco erregue eta aitzindari, berençat bakar-lekuac alchatzen dituztenequin, |
|
| 15 |
|
| Edo urhea duten eta beren etcheac cilharrez bethetzen dituzten buruçaguiequin; |
|
| 16 |
|
| Edo ez nindaite bici, hilori gorde bat edo sorthuric arguia ikusi ez dutenac iduri. |
|
| 17 |
|
| Han, gaixtaguinac baratu dira tarrapatatic; han, lanac nekatu dituenec ardietsi dute phausua; |
|
| 18 |
|
| Han, elkarri beihala burdinaztatuac cirenac, ez dira guehiago estiratuac, ez dute ençuten laneraco manatzailearen minçoa. |
|
| 19 |
|
| Han dira handia eta ttipia, eta gathibua bere nausia ganic libro. |
|
| 20 |
|
| Cergatic eman çaiote arguia dohacabeari, eta bicia bihotzeco uherduran daudecinei? |
|
| 21 |
|
| Diruaren ondoan lur cilhatzen hari direnac iduri, herioaren beguira daude, eta etzaiote heldu; |
|
| 22 |
|
| Eta bozcario handitan dira, aurkitzen dutenean hobia. |
|
| 23 |
|
| Certaco eman çaio bicia bere bidea gordea duen guiçonari, Jaincoac ilhumbez inguratu duenari? |
|
| 24 |
|
| Auhenca nago jan aitzinean; ene marrumac iduri du ur-uharren orroa; |
|
| 25 |
|
| Ceren ethorri baitzait lotsatzen ninduen icialdura, eta beldur nincena guerthatu baitzait. |
|
| 26 |
|
| Ez ohartuarena ez dut eguin? ez naiz ixilic eta phausuan egotu? Eta halere ene gainera jautsi da Jaincoaren hasarrea. |
|
|
|
|