|
| 1 |
|
| Patu eguin dut ene beguiequin, nescatcha bat ere gogoan ez erabilceco. |
|
| 2 |
|
| Ecen bercela Jaincoac cer çathi çuqueen cerutic ene baithan, eta Ahalorotacoac cer primança bere egoitza goratic? |
|
| 3 |
|
| Galpena ez othe da gaixtaguinarençat, eta hastancea tzarqueria eguiten haritzen direnençat? |
|
| 4 |
|
| Jaincoa ez othe dago ene bide guciei beguira, eta ez othe ditu ene urhats guciac kondatzen? |
|
| 5 |
|
| Erguelquerian ibili balin banaiz, eta maularacotzat ene oina ernatu balin bada; |
|
| 6 |
|
| Jaincoac phisu çucenetan phisa beneça, eta eçagut beça ene lainotasuna. |
|
| 7 |
|
| Ene urhatsa bidetic makurtu bada, ene bihotza ene beguiei jarraiqui bada, eta ene escuei notha bat lothu baçaiote; |
|
| 8 |
|
| Erain beçat, eta berce batec jan beça nic eraina; ene ganicaco ondoregoa errotic atheratua içan bedi. |
|
| 9 |
|
| Baldin ene bihotza limburtu bada emaztequi baten gainean, eta celataric ene adisquide baten athean hedatu içan badut; |
|
| 10 |
|
| Berce baten ondar içan bedi ene emaztea, eta berceac makur beitez haren gainera. |
|
| 11 |
|
| Ecen hori cilhegui ez dena da, eta tzarqueriaric handiena; |
|
| 12 |
|
| Su bat da ahitu arteo erretzen duena, eta ninica guciac errotic daramatzana. |
|
| 13 |
|
| Baldin çucembideaz nardatu banaiz ene muthilaren eta nescatoaren alderat, makur cerbait çutenean enequin; |
|
| 14 |
|
| Cer eguinen dut arren, Jaincoa juiatzera jaiquico denean? Eta cer ihardetsico diot bilhatzera abiatzen denean? |
|
| 15 |
|
| Ez othe nau amaren sabelean eguin ene sehia ere eguin içan duenac? eta ni sabelean irazquitu nauena eta hura eguin duena, ez othe da Jainco bera? |
|
| 16 |
|
| Beharrari nahi çuena ez badiot ukatu, eta alhargunaren beguia ez badut iguri egonaraci; |
|
| 17 |
|
| Ene ahamena bakarric jan ez badut, eta umeçurçac hartaric jan içan badu; |
|
| 18 |
|
| (Ecen ene haurretic urricalmendua enequin handitu, eta ene amaren sabeletic enequin atheratu da;) |
|
| 19 |
|
| Erdeinatu badut bideanta has celacotz, eta jende beharra etzuelacotz estalguiric; |
|
| 20 |
|
| Baldin haren alderdiec ez banaute benedicatu, eta ene ardien ilearequin ez bada berotu; |
|
| 21 |
|
| Baldin escua alchatu badut umeçurçaren gainera, athean hazcarrago nincela ikusten nuenean ere; |
|
| 22 |
|
| Sorbalda bere lotgunetic eror bequit, eta ene besoa bere heçurrequin crasca bedi. |
|
| 23 |
|
| Ecen bethi Jaincoaren beldur içan naiz, ene gainera hancen diren uhinen beçala; eta egundaino ecin jasan dut haren ahalquesunaren handia. |
|
| 24 |
|
| Ez dut uste içan urhea cela ene indarra, eta ez diot urhe ederrenari erran: Hi haiz ene sinhestea. |
|
| 25 |
|
| Baldin ene aberastasun handiez, eta ceren ene escuac hainitz atzematen çuen boztu banaiz; |
|
| 26 |
|
| Baldin beguiratu badiotet iguzquiari dirdiratzen çuenean eta ilharguiari arguiric cihoanean; |
|
| 27 |
|
| Eta ene bihotza ixilic boztu bada, eta ahoz musu eman badiot ene escuari; |
|
| 28 |
|
| Hori laiteque tzarqueria gaitzena, eta Jainco guciz goraren alderaco arnegamendua. |
|
| 29 |
|
| Higüin ninduenaren gaitzaz ez naiz boztu, eta hura gaixtaquerian atzemanic ez naiz bozcarioz jauci; |
|
| 30 |
|
| Ecen ez diot bekatuari eman ene cinçurra, ixterbeguia madaricatuz galdatzeco haren bicia. |
|
| 31 |
|
| Ene olhaco guiçonec ez badute erran: Norc emanen darocu horren jaquietaric asetzera? |
|
| 32 |
|
| Arrotza ere ez da campoan egon, ene athea idequia içan çaio bideantari. |
|
| 33 |
|
| Asco guiçonec beçala estali badut ene bekatua, eta golkoan gorde badut ene tzarqueria; |
|
| 34 |
|
| Oste handiac icitu banau, eta ahaideen erdeinuac lotsatu; aitzitic ez banaiz ixildu eta athetic ez ilki; |
|
| 35 |
|
| Norc emanen darot ençule bat, Ahalorotacoac ençun deçan ene lehia, eta berac iscriba deçan ene gaineco erabaquia liburu batean, |
|
| 36 |
|
| Nic hura ene sorbaldaren gainean erabilceco eta hartaz koro batez beçala ene burua inguratzeco? |
|
| 37 |
|
| Urhats oroz erasico dut hura, eta aguertuco dut buruçaguiaren aitzinera beçala. |
|
| 38 |
|
| Ene lurrac ene contra deihadar eguiten badu, eta hartaco hildoac harequin batean nigarrez badaude; |
|
| 39 |
|
| Diruric eman gabe jan baditut hartaco fruituac, eta atsecabetan eçarri badut hartaco laborarien arima; |
|
| 40 |
|
| Ogui-orde eman biaçat lapharra, eta garagar-orde elhorria. |
|
|
|
|