Navarro Labourdin 1571
|
| 1 |
| Eliu beraz hunela minçatu cen berriz: |
| 2 |
| Job, uste othe duçu çure gogoeta beharbeçalacoa cela erran duçunean: Jaincoa baino çucenagoa naiz ni? |
| 3 |
| Ecen erran duçu: Çucen dena ez da çure gogaraco, edo cer baliatuco çare, nic bekatu eguiten badut? |
| 4 |
| Hargatic ihardetsico diotet nic çure solasei, eta çure adisquideei çurequin batean. |
| 5 |
| Beguiac eman çatzu cerurat, eta ikusaçu; çaudezcote ceruei beguira; cembatez da çutaz gorago! |
| 6 |
| Bekatu eguiten baduçu, cer bidegabe ekarrico dioçu? Eta metaca balira ere çure tzarqueriac, cer cinduque haren contra eguinic? |
| 7 |
| Bada, çucenqui ibiliz ere, cer emanen dioçu, edo cer on duque çure ganic? |
| 8 |
| Çure gaixtaqueriac çure idurico guiçon bati bidegabe ekar dioçoque, eta çucentasunac on eguinen dio guiçaseme bati. |
| 9 |
| Gueçurrez belçatzen hari direnen ostearen gatic, oihuz egonen dira; erregue gaixtoen borchen ariaz harico dira marrascaca; |
| 10 |
| Eta nihorc ez du erran: Non da Jaincoa, ni eguin nauena, gabaz cantuac ematen dituena, |
| 11 |
| Lurreco abereez jaquinsunago eta ceruco hegastinez arguituago eguiten gaituena? |
| 12 |
| Han izcolaz egonen dira, eta Jaincoac ez ditu ençunen, gaixtaguinen hampurusqueriaren gatic. |
| 13 |
| Jaincoac ez du beraz alferretan adituco, eta Ahalorotacoac beguiratuco diote batbederaren ariei. |
| 14 |
| Arren, çuc erran duçunean: Ez du beguiratzen; juia çaiteci haren aitzinean, eta çaudezquio iguri. |
| 15 |
| Ecen ez du oraico orduan igorcen bere hasarrea, ez-etare garrazqui jaçarcen gaizquiari. |
| 16 |
| Jobec beraz alferretan idequi du ahoa, eta elhe huts atheratzen hari da. |
| Enregistrer les notes |
https://beblia.bible:81/BibleAudio/basque/job/035.mp3
42
35