|
| 1 |
|
| Bada, xirimola baten erditic minçatuz, Jaincoac erran çaroen Jobi: |
|
| 2 |
|
| Çuhurciaren erranac jaquitategabeco elhetan inguratzen dituen hori nor da? |
|
| 3 |
|
| Guiçon batec beçala tinca çaçu guerria; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardetsico darotaçu. |
|
| 4 |
|
| Non cinen lurraren asentuac jarcen nituenean? Erradaçu, adimenduric balin baduçu. |
|
| 5 |
|
| Erraçu, balin badaquiçu, norc eçarri dituen haren neurriac, edo norc hedatu dioen gainetic haria? |
|
| 6 |
|
| Ceren gainean dira gogortuac haren asentuac, edo norc jarri du haren izquinaharria, |
|
| 7 |
|
| Arguiçagui goixtiarrec batean laudatzen nindutenean, eta Jaincoaren umeac oro bozcariotan çaudenean? |
|
| 8 |
|
| Itsasoa antaperetan norc hersi du, jauzten cenean amaren sabeletic ilkitzen balitz beçala, |
|
| 9 |
|
| Hedoi bat ematen naronean estalguitzat, eta gobelaz inguratzen nuenean haurtasuneco xatharrez beçala? |
|
| 10 |
|
| Inguruan eçarri diozcat ene cedarriac, haga eta atheac. |
|
| 11 |
|
| Eta erran dut: Horraraino ethorrico haiz eta ez duc eguinen aitzinago, eta hor lehertuco dituc hire tirain hantuac. |
|
| 12 |
|
| Sorthu çarenaz gueroztic çuc manatzen othe duçu arguidiria, eta arguizcorriari çuc erakusten othe dioçu bere lekua? |
|
| 13 |
|
| Çuc iharrosiz iduqui othe ditutzu lurraren buruac eta hartaric eragotzi gaixtaguinac? |
|
| 14 |
|
| Itchura berrituco çaio, buztinac hatz bat harcen duen beçala, eta egonen da soineco bat iduri. |
|
| 15 |
|
| Gaixtoei beren arguia kendua eta beso gora hautsia içanen çaizcote. |
|
| 16 |
|
| Sarthu othe çare itsaso-barneraino eta ibili lecearen ondarretan? |
|
| 17 |
|
| Herioaren atheac idequiac içan çaizquitzu? ikusi duçu hango sarce belça? |
|
| 18 |
|
| Beguia eman dioçu lurraren çabalari? Erran diçadatzu guciac, balin badaquizquitzu. |
|
| 19 |
|
| Non egoten da arguia, eta cein da ilhumbeeen lekua, |
|
| 20 |
|
| Bakotcha bere eremura eraman deçaçun eta eçagut detzatzun hequien egoitzetaco bideac? |
|
| 21 |
|
| Aitzinetic othe cinaquien sorcecoa cinela, eta eçagutzen othe cinduen çure egunen lucetasuna? |
|
| 22 |
|
| Sarthu çare elhurraren bildeguietan? ikusi ditutzu harriaren bildeguiac, |
|
| 23 |
|
| Ceinac xuxendu baititut etsaiaren orducotzat, gudu eta guerlaren eguneco? |
|
| 24 |
|
| Cein bidetaric arguia hedatzen eta beroa lurraren gainera dira barraiatzen? |
|
| 25 |
|
| Norc eman diozcate uhar gaitzari gaia eta ihurçuri burrumbatsuari bides, |
|
| 26 |
|
| Erorraraztecotzat uria lurrera, guiçonic gabeco mortuan, nihor-ere egoten ez den lekutan; |
|
| 27 |
|
| Toqui basa eta ibilbide ez direnen bethetzeco, belhar ferdeac ekar detzatençat? |
|
| 28 |
|
| Nor da uriaren aita, edo norc eguin ditu ihinz-inharrac? |
|
| 29 |
|
| Noren sabeletic ilki da horma? norc eguin du ceruticaco içotza? |
|
| 30 |
|
| Urac harria beçala mokorcen dira, eta çurrumbiloaren gaina gogorcen da. |
|
| 31 |
|
| Gai içanen othe çare Xitoiloen içar dirdirariac elkarganatzeco eta Çazpi-Ohoinac barraiatzeco? |
|
| 32 |
|
| Çuc aguerrarazten othe duçu goicean artiçarra bere mugan eta arratsean lurreco umeen gainean jaiquiarazten ilhunceco içarra? |
|
| 33 |
|
| Othe daquiçu ceruco antolamendua, eta emanen othe duçu haren aria lurraren gainean? |
|
| 34 |
|
| Helduco duçu çure oihua hedoietaino, eta ur-uharrac çurrutaturen othe dira çure gainera? |
|
| 35 |
|
| Çuc manatu-eta ozpina goanen othe da, eta guibeleracoan erranen othe darotzu: Huna ni? |
|
| 36 |
|
| Norc eçarri du çuhurcia guiçonaren barnean; edo norc eman dio oilarrari eçagutza? |
|
| 37 |
|
| Norc erranen du ceruetaco bideen aria? hango itzulien arteco batasuna norc du lohacarraciren? |
|
| 38 |
|
| Non cinen herrautsa lurrean herrausten eta mokorrac mokorcen cirenean? |
|
| 39 |
|
| Çuc atzematen othe duçu lehoinaren urrixa pusca, eta çuc asetzen othe ditutzu haren umeac, |
|
| 40 |
|
| Harpetan etzanac eta cilhoetan celatan daudecinean? |
|
| 41 |
|
| Norc aphaincen dio beleari bere jatecoa, haren umeac Jaincoari carrancaz daudecinean, hor-hemenca ibiliz jatecoric ez dutelacotz? |
|
|
|
|