|
| 1 |
|
| Badaquiçu orkatzac noiz erditzen diren harcadietan, edo ikusi ditutzu orenac erditzen? |
|
| 2 |
|
| kondatu ditutzu hequiec ernari egoten diren hilabetheac, eta badaquiçu noiz erditzen diren? |
|
| 3 |
|
| Makurcen dira umearen eguiteco, erditzen dira eta orroa eguiten dute. |
|
| 4 |
|
| Umeac berezten eta alhara goaten dira; ilkitzen dira eta hequien ganat ez bihurcen. |
|
| 5 |
|
| Norc utzi du basastoa bere buruaren jabe, eta norc urratu ditu haren lokarriac? |
|
| 6 |
|
| Mortuan eman diot etchea, eta gatz-lurrean olhac. |
|
| 7 |
|
| Hirico osteaz trufatzen da, nausi baten oihua ez du aditzen. |
|
| 8 |
|
| Bere alhapidetaco mendiei beguiratzen diote inguruan eta orotan belhar berdequeta dabila. |
|
| 9 |
|
| Errinoceroac nahico othe çaitu cerbitzatu, eta egonen othe da çure heian? |
|
| 10 |
|
| Çure hedearequin errinoceroa uztartuco othe duçu lurraren iraulceco, edo çure ondotic lehertuco othe ditu haranetaco mokorrac? |
|
| 11 |
|
| Haren indar handiaren gainean fidatuco çare, eta utzico othe diozcatzu çure lanac? |
|
| 12 |
|
| Uste duçu bihurturen darotzula eraina, eta bihiac ekarrico dituela çure larrainera? |
|
| 13 |
|
| Ostrucaren hegatsac iduri du amiamocoarena eta astorearena. |
|
| 14 |
|
| Bere arrolceac lurrean uzten dituenean, çuc othe berotzen ditutzu herrautsean? |
|
| 15 |
|
| Ahanzten du oinac azpian hartuco edo lar-abereac lehertuco dituela beharbada. |
|
| 16 |
|
| Gogorra da bere umeençat, bereac ez balitu beçala, eta alferretan haritu da lanean deusec etzuelaric borchatzen. |
|
| 17 |
|
| Alabainan Jaincoac çuhurciaz gabetu du, eta ez dio eçagutzaric eman. |
|
| 18 |
|
| Behar orduan, hegalac goiti alchatzen ditu, eta trufatzen da çaldiaz eta haren gainecoaz. |
|
| 19 |
|
| Çuc emanen dioçu çaldiari indarra, edo haren bulharretan eçarrico duçu irrincina? |
|
| 20 |
|
| Çuc jauzcaracico duçu xartala beçala? Haren sudur-xixtuac ikara ematen du. |
|
| 21 |
|
| Hatz-behatzaz lurra cilhatzen du, susaiqui jauzten da; guiçon harmatuei aitzinera badohaquiote. |
|
| 22 |
|
| Nardatzen da beldurraz, ezpatari amorric ez dio eguiten. |
|
| 23 |
|
| Haren gainean crincaca hari da gueci-uncia, eta dirdiratzen dute lançac eta erredolac. |
|
| 24 |
|
| Iraquiduran, dardaran, lurra jaten du; turutaren durrundac sutan eçarcen du. |
|
| 25 |
|
| Aditzen du turuta? erraten du: Aitzina! Urrunetic usnatzen du gudua; aditzen ditu aitzindarien solas berogarriac, eta armadaren marrumac. |
|
| 26 |
|
| Çure çuhurciaren bidez lumatzen da astorea, bere hegalac hegoara hedatuz? |
|
| 27 |
|
| Çure manura goratuco da arranoa, eta leku gaitzetan cocatzen du bere ohancea? |
|
| 28 |
|
| Harrietan dago, guerenda xutetan eta ecin-ardietsizco harcadietan du bere egoitza. |
|
| 29 |
|
| Handic beguiztatzen du bere harrapaquina; haren beguiec urrunera ikusten dute. |
|
| 30 |
|
| Haren umeec odola edosquitzen dute; eta non-nahi içan dadien hiliquia, han da berehala. |
|
| 31 |
|
| Eta Jauna minçatu cen oraino, eta erran cioen Jobi: |
|
| 32 |
|
| Jaincoarequin eztabadaca hari dena, hunen errexqui eztitzen othe da? Segurqui, Jaincoari jaçarcen dioenac ihardetsi behar dio. |
|
| 33 |
|
| Bainan Jobec Jaincoari ihardestean erran cioen: |
|
| 34 |
|
| Arinqui minçatu naiz, eta cer ihardets deçaquet? Escua eçarrico dut ene ahoaren gainean. |
|
| 35 |
|
| Hitz bat erran dut, eta oxala atheratu ez banu! berce bat ere erran dut, eta ez darotet berceric ondotic emanen. |
|
|
|
|